{0}îMisio humanitarioaï betetzera doaz Espainiako tropak Irakera {1} {3}MADRIL {4}ºJulian Garcia Vargas Defentsa ministroak esan zuen Kongresuko pasiloetan Irakera joango diren tropa espainiarrak îmisio humanitarioaï betetzera bakarrik joango direla, kurduei laguntzera alegia, Nazio Batuak eta Europar Elkartearen operazioen barruan. Garcia Vargasek bere Ministeritzaren politika agertu zuen Kongresuan. Bostehun soldadu eta hamar helikoptero joango dira eta kanpainako ospitale bat ezarriko da Irakeko lurraldean. ºBrigada Parakaidistako soldadu boluntarioak izango dira joango direnak. Errefuxiatuen zelaiak zainduko dituzte arma oso gutxi eramanez. Hogei bat erizain eta medikurekin batera 150 gizon izango dira, helikopteroetako pilotu eta mekanikarien artean. Zapadoreak eta ingeniariak ere izango dira kurduentzako kanpamenduak altxatzeko ministroak esan zuenez. ºTropa espainiarrak asteburu honetan hasiko dira abiatzen pixkanaka Aireko Armadako Hercules hegazkinetan. Operazio zentroa NATOk Incirlik-en duen basean egongo dela zehaztu zuen. Espainiako koronel bat eta bi ofizial joan ziren atzo zonara îbeharrak eta bidalketaren erritmoa ezagutzeko eta informatzekoï. Bandera Parakaidista bateko 350 gizon joango dira zona zaintzeko eta El Pardo-ko Transmisio Mandoko unitate bat ere, zortzi espezialistez osatua, Espainia eta Iraken egongo diren unitateen arteko komunikazioa ezartzeko. ºIngeniari unitate bat ere bidaliko da Salamanca eta Zaragozako bost gizon eta lau induskailuz osatua errefuxiatuentzako zelaiak egokitzeko. HU tipoko hamar helikoptero eta Chinook motako beste bi bidaliko dira aliatuen airezko garraiorako apoio logistikorako eta giza laguntzaren banaketarako errefuxiatu zelai desberdinetan. ºGuztira 500 gizon baino gehiago ez dira joango Irakera, profesionalak, boluntario bereziak edo errenplazokoak, baina bere borondatez joan nahi dutenak. Brigada Parakaidistako koronel bigarrenaren agintaritzapean egongo den plana nagusiak koordinatuko ditu soldadu guzti horiek Defentsa Ministeritzak jakin erazi zuenez. {8} {9}PLANTILEN MURRIZKETA AURRERA {10} {4}Garcia Vargas ministroak bere politikaren lerro nagusiak azaldu zituen atzo Kongresuan. Plantilak murrizten jarraituko dela ziurtatu zuen îdauden desajusteak konpontzekoï. Militarren erregimen penitentziarioa orokorrari egokituko zaiola esan zuen. Tropa amerikarren erretiratzearen egitaraua eta segurtasun eta defentsa politika azaldu zituen. Defentsa nazionalaren zuzendaritza berriaren prestaketa iragarri zuen baita ere. ºPP eta IU ados agertu ziren Gobernuaren erabakiarekin, baina IUk kritikatu zuen erabakia hartzeko modua, Legebiltzarrean ez delako kontsultatu. Antonio Romeroren ustez ez da egokia erabakia hartzea eta ondoren talde parlamentarioei abisu ematea telefonoz. Golkoko gerrarekin erlazionatutako guztia Kongresuan kontsultatu behar dela gogoratu zuen. Operazio militarrik ez dela izango ziurtatzeko garantiak eskatuko dizkiola Defentsa ministroari esan zuen Romerok. ºJorge Dezcallar Kanpo Arazoetarako Ministeritzako Afrikarako zuzendari nagusiak esan zuen tropak Irakera bidaltzea Espainiaren agerpen internazionala handiagoa bultzatzeko prozesuaren parte bat dela. Krisian azaldutako jarrerari esker Espainiak bere irudia hobetu egin duela esan zuen nazioarte mailan eta Magrebeko estatuetan. {0}Xabier Agirre: îGaurko egoerara iritsi gara, erdi-mixerian, eskale modura ibiltzetikï {1} {2}J.M.ARRIZABALAGA|/|{3}LEGORRETA {4}ºTxiki txikitatik ausart xamarra, Xabier Agirre aktorea Legorreta eta Ordiziako ikastoletan zebilela ere antzerki asuntoan eta horrelako saltsetan aritu zen. Ikasketak amaitzeko garaian, abentura bat bailitzan hartu zuen antzerki mundua. Egunkarietatik jakin zuen Eusko Jaurlaritzak bere lehen antzerki eskola sortzeko asmoa zuela. Probetara joan eta aukeratu egin zuten. îZeharo arrotza zitzaidan ©Antzertin' aurkitu nuen mundu berria; ahotsa, gorputza, dantza, musika eta inprobisazioa lantzen genituen. Antzerkian inprobisazio hitzak zer esan nahi zuen ere ez nekien, eta oso gaizki pasa nuen. Mc Alium izeneko irakaslea etorri zitzaiguneko gertakizun bat dut gogoan. Berarekin lehen hartu-eman bat izateko inprobisazio bat egiteko eskatu zigun; nire ikaskideak eszenatokira igotzen hasi ziren eta aurretik jada antzeztua zuten eszena bat egiten zutela ikusiz, nik nire buruari esaten nion; ©hauek ditut aktoreak! ze demonio egin behar diat nik?'. Nire txanda iritsi zenean, lagun batek kontatutako txistea bururatu zitzaidan. Eszenatokira igo eta batetik bestera paseatzen hasi nintzen, bularra aurrera botata eta besoak zabal zabalik jarrita. ©Eh, Manolo, ¨Que pasa?'. Eta bukatu nuela esan nion irakasleari. Eta berak ea zer esan nahi zuen hark; eta nik ©Un chulo en la playa!' erantzun, nire buruari ©Tierra tragame!' esaten nion arteanï. ºHasiera gogorra izan zen Agirrerentzat. î©Antzertitik' atera eta taldeak oraindik erabat finkatu gabe zeuden, ideiak batere garbi ez; ez genekien zer egin, nola egin, norekin egin. Abentura hartan murgildurik nengoela, etxekoek antzerkitik bizitzerik ba ote zen galdetzen zidaten, baina beti ateratzen zen funtzioren bat edo beste. Garai hartan sortutako aktoreak eskale modura ibiliak gara. Eta erdi mixerian biziz, gaurko egoerara iritsi garaï. Antzerti utzita, ©Bederen 1' izan da Agirrek lan egin dueneko antzerki konpainia bakarra: ©Necrassov', ©Erreleboa', ©Gillermo Tellek triste ditu begiak', ©Jaques eta Nagusia' obrak, bata bestearen atzetik. 1990eko Aktore Onenaren Saria jaso berri du Azpeitiko Topaketetan Agirrek, azken obra honetan egindako lan ederragatik. îLan honek bete nau gehien, nire lehen protagonista lana izan delako eta nik eta protagonistak egundoko antza dugulakoï. ºTelebistan, hogei urte zituela, ©Ez klip, ez klop' saioa aurkezteko aukera izan zuen eta zineman ere hainbat lantxotan hartu du parte. îGustatuko litzaidake mundu hori barrenagotik ezagutzea, zinema egiteko aukera bat ate joka etortzeaï. Konpetentzia beti onuragarria izaten dela uste du legorretarrak, îkalitatea hobetzera eramaten bait zaitu Äargitu duÄ. Azken urte hauetan aurrerapausu handiak eman ditu Euskal Antzerkiak, baina ez Barcelonakoak adina, bertan beren buruaz eta gizarteaz barre egiten dakitelako. Hemengo egoera soziopolitikoak gure herriaz gehiegi kezkatzera garamatza, gure buruaz barre gehiago egitera jo beharrean. Egoera hau aldatuko balitz, agian, antzerkiarentzat ere onuragarria izango litzatekeï. HOR KONPON ETA BANETEUANBA taldeak aurki jarriko du kalean euren lehen diskoa. Aspalditik iragarrita dagoen lan honek badirudi laster ikusiko duela argia. Elkar disketxearen eskutik kaleratuko dira bi talde berri hauen lanak. PIZTIAK taldeak, lehen Tu-k zirenak, Elkarren eskutik EP bat jarriko du kalean. ESKORIATZA, ORGON, ETSAIAK ETA RUDIO DE RABIA taldeek kontzertu bat emango dute Madrilen, bertako squat batean maiatzaren 18an. Bertara joatea animatzen denarentzat bi autobus antolatu dira. Bata Gasteiztik eta bestea Tolosatik. Azken herri honetako autobuserako izena emateko maiatzaren 5a baino lehen egin behar da, honako telefono honetan. (943) 653580 (Lanberto). BELTZA RECORDS-ek autobusa antolatu du Bordelen izango den kontzertura joateako. 27an, larubatean, ska jaia izango da bertan. No Sport, Hot Naives, The Riffs, Verska Vis eta One Hundred Men taldeek joko dute. 3.600 pezeta kostatzen da bidaia eta autobusa. Interesatuta egon ezkero, dei telefono honetara izena emateko: (943) 430669. HERTZAINAK taldeak Bergarako Txibisto dantzalekuan urtarrilaren 18 eta 19an zuzenean grabaturiko disko bikoitza laster kalean ziango da. JAkine den bezala Aketo izeneko zigilu berriarekin aterako da Hertzaineken azken lan hau. graturiko diskoa BELTZA RECORDS-ek autobusa antolatu du Bordelen izango den kontzertura joateako. 27an, larubatean, ska jaia izango da bertan. No Sport, Hot Naives, The Riffs, Verska Vis eta One Hundred Men taldeek joko dute. 3.600 pezeta kostatzen da bidaia eta autobusa. Interesatuta egon ezkero, dei telefono honetara izena emateko: (943) 430669. HERTZAINAK taldeak Bergarako Txibisto dantzalekuan urtarrilaren 18 eta 19an zuzenean grabaturiko disko bikoitza laster kalean ziango da. JAkine den bezala Aketo izeneko zigilu berriarekin aterako da Hertzaineken azken lan hau. {0}Lurraldea: îAutobidea ez dela Leitzarandik egingo badaki Muruakï {1} {2}P.U.|/|{3}DONOSTIA {4}ºLurraldea koordinakundeak tamalgarria deritzo îanalisi elektoralista bategatikï Irurtzun-Andoain autobidearen gatazka îMuruak enfrentamenduaren koordenadetan mantendu nahi izateariï. ºîMuruak uste du Ädio LurraldeakÄ, gure ustez oker den analisi baten ondorioz, bere alderdiak bizi duen egoera larriaren aurrean autobidearen enfrentamenduaren sua piztuta mantentzea bere hauteskunde kanpainarik onena dela, honek eritzi publikoaren aurrean eta hauteslegoaren franja despistatuenaren aurrean zerbait ©lideratzen' edo ©protagonizatzen' agertzea uzten diolako. Bere alderdiko exekutibako pertsona zehatzak daude zirkulu erreserbatuetan horrela onartu dutenakï. ºLurraldearen ustez, Ajuria Eneako Hitzarmeneko beste alderdiak, îpaktuari dagokion kontraesan baten barruanï, îhauteskundeak iragan arte isiltasun akordio batekinï konprometitu dira. ºîMuruak badaki autobidea ez dela Leitzarandik egingo Ägehitu du LurraldeakÄ. Murua, EA eta paktuko beste alderdi guztiak horren jakitun dira, otsailaren 16ko manifestazioaren porrotetik eta astebete beranduagoko otsailaren 23ko manifestazioaren arrakastatikï. ºîDemokrazia onartzen ez duten bakarrak, etengabe baliogabetuz, totalitarimo errepresentatibo baten barruan sartzen dutenak diraï, erantzun die Lurraldeak Muruaren herenengungo adierazpenei. ºJohn Aldridge Irlandako selekziora deitu du berriz ere Jackie Charltonek, maiatzaren 1ean Dublineko Lansdownw Road zelaian Eirek Polonoaren kontra jokatu behar duen partidu erabakiorrerako. Realak eta Osasunak igandean Atotxako derbya jokatu, eta asteazkenean Jan Urban eta John Aldridge aurrez aurre izango dira berriz, bata Poloniako selekzioan eta bestea Eirekoan, Eurokopa'92 txapelketara sailkatzeko partiduan. ºEire eta Inglaterra VII multzoan jo eta ke ari dira, Suedian jokatuko den azken fasera sailkatzeko lehian. Asteazkenean bertan Inglaterrak Turkiaren kontrako partidua du, eta bi selekzio britainiarrak sailkapenean berdinduta direnez, garaipena ezinbestekoa dute biek. Dublinen eta Londresen jokatu dute dagoeneko elkarren kontra, bietan berdinketa erdietsiz. Lehia gogorra dute, beraz, Suediara sailkatzeko. {0}Erantzunez {1}ANDONI EGA¥A {3}N{4}IK {5}uste baino adiskide sentiberagoak ditut. Harridura dexentez jakin izan dut zeri buruz eta nola idatzi izan duten oraintsu. Batek kurdoak zituen aipagai. Oso tajuzkoa iruditzen zait. Aspaldian sentitu ez dudan bezalakoxe zirrarak jo nau telebistaz dantzatu primitiboa eta xinpleegia ez azaltzearen aldera. Eskerrak konplexu hoiek gainditu dituenik baden! ºBesteak alkoholari buruz idatzi zituen eskarmentuak berak mamitu-arazitako zenbait gogoeta. Eta kurdoei buruzko ezer idaztera ausartu ez banaiz, hontaz, neure terrenoa izaki, zerbait esan nahi nuke, neuk ere esperientziaren ahotik hitz egiten dudala sinetsita gainera, etsita jartzea ere gaizki ez letorkeela. ºAlkohola ez duk halako mamu-beltza. Alkoholak neurri batean mesede egiten ziguk, eta beti ere geure esku izaten duk neurriak non kokatzearen kontu hori. Alkoholaren babesik gabe nola deklaratuko hatzaio inori estrainekoz? Eta nola hamazazpigarren aldiz, endemas aurreko hamaseietan kalabazak jaso ditukenean? Nola egingo duk deklarazioa (orain errenta aitorpenaz ari nauk) tragoskada batek bidea leuntzen ez badik? Nola egiten dituk xinpatiko-ekintzak? ºHik aipatzen huen hilabeteko moratoria hori herorrek, ero horrek, probatu beharko hukek alderantzizko praktikan. Ikasiko hukek bertsotarako ere zein interesgarri den batzutan mesede bestetan erdi-mesede, hurrengoan kalte eta hurrengo batean ez mesede ez kalte egiten duela jakitea. Eta ikasiko hukek horrexegatik, ez dela alkohola agintari, geure aldartea eta egun batean bai eta biharamonean akaso ez izaten diagun auskalo zer hori baizik. {0}Aranguren: îHiritarraren egitekoak laga eta botua eman besterik ez dugu egitenï {1} {2}LUIS KARLOS GARCIA|/|{3}GASTEIZ {4}º©Babes Sozialeko Sistemei buruzko Nazioarteko kongresuri' eman zion hasiera atzo Jose Luis Arangurenek, ©Estatua eta Gizartea' gaia zuen hitzaldiarekin. Ekitaldiosteko prentsaurrekoan esan bezala, îhiritarraren egitekoak laga egin ditugu hiritarrok eta botua eman besterik ez dugu egitenï. Arangurenen ustez, hiritarraren îpribatizazioaren bilaï dabil Estatua, îbere partehartze soziala gehiago izatea nahi ez duelakoï. ºEgunetik egunera politika îzail, teknika nahiz ekonomikoagoï bihurtzen ari dela komentatu zuen eta beste horrenbeste adierazi zuen Felipe Gonzalez Espainiako lehendakariaz, îezen lehendabiziko Felipe eta egungoa alderatzen badugu, geroz ta gehiagoko joera nabaritzen bait zaio publikoa denetik pribaturantz edo politikaren ekonomizaziorantzï. Gobernuaren izaerari heldu zion, îizenez sozialista izan arren, hainbat kasutan erdi eta eskuineko esparrua betetzenï duela baieztatuz, eta hori dela eta, eskuinak programa egitean dituen ondoriozko arazoak azpimarratu zituen. ºPublikotasun eta pribatutasunaren arteko harremanak zerbitzu sozialetan aztertzea da, hain zuzen, Arangurenek hasi zuen kongresuaren xedeetako bat. Berak esan zuenez, îzerbitzu sozialen berma osoa izan nahi zuen Ongizatearen Estatutik, pribatizaziorako bidea hartzen ari da azkenaldian, EEBBetatik datorkigun kontzepzioa, alegiaï. Halere, Arangurenek ez du uste egokiegia denik eta Estatu espainiarrean îerdiko bideaï ematen ari dela aipatu zuen, kongresua îhain garrantzitsua den gai hauï argitzeko gauza izango delakoan. {8} {9}DIKOTOMIA GAINDITU BEHARRA {10} {4}Kongresuan ©Alor Publiko eta Pribatua Gizarte-Babesean' gaia ukitu zuen Jordi Estivill Barcelonako irakaslearen ustez, îpublikoa eta pribatuaren arteko dikotomia gainditzen hasi behar duguï. Estivillek esan bezala, giza-beharrizanen babesean dagoen lehenengo maila kontutan hartzekoa da, alegia, îlehenbiziko giza-sarea edo laguntasuna, familia, eta abarï, bere eritziz estatu espainiarrean nahiko hedatuta dagoena. ºPribatua baino, îekimena sozialaï aipatu zuen Estivillek eta egun Espainian seirehunen bat erakunde ez gubernamental drogomenpekotasunean lanean ari direla hartu zuen adibidetzat. îBeharrizanei heltzeko era eta baliabide urriak formula ezberdinen arabera bideratzea da kontuaï, esan zuen. {0}Andaluziarrak eta espainola {1}ADOLFO AREJITA {3}E{4}SPAINIARRAK {5}euren hizkuntzaz guztiz kezkaturik dauden une honetan (Euskal Herrikoak barne, îEl Correokoï editoriale eta eritzi-orriak irakurtea aski duzu), Äeta Puerto Ricori îPrincipe de Asturiasï Saria ematea horren adierazgarri besterik ez da Ä, estatu honetan igarten den prozesu bat plazaratu nahi dut. ºAndaluzia ekialdeko itsaserteko turismo-urietara, îEguzkiaren itsasertzaï deritzonera hurbiltzen dena berehala ohartuko da gaztelaniaren ondoan ingelesa dagoela bazterrak indarrean; udal-oharretan euretan ere bai. Eta etxe-salmenta eta inbersio-leku askotan, ingelesa bakarrik. Malagako egunkari ezagun batek ingelesez ateratzen du edizio bat, eta gaztelaniaz baino ale gehiago saltzen ei du gainera. Edozein lanpostutan, denik xumeenean ere, hizuntza hori beharrezko da lanik aurkitu gura bada. Eta kostaldeko andaluziar horiei galdetuezkero horren gorabeheran, erantzungo dizute. îGure parajea guztiz unibersala daï. ºEguzkiaren itsasertz horretatik aurrera eginez, peninsularen beherengo ertzean, inglandarren gotorleku den Gibraltargo haitzarekin topo egingo duzu. jakinminez hurreratzen bazara bertara, hizkuntzari dagokionez guztiz bestetara ikusiko dituzu gauzak. Nekez ikusiko duzu oharrik gazteleraz; dena ingelesez. Liburudenda ugari dago, baina eurotan liburu ez aldizkari bat ere ez gazteleraz. Berbaz, ostera, gehienek ulertu eta mintzateko gai dira; dendaritzatik bizi baitira, eta eurotariko asko espainiar jatorrikoak edo etorkizunak dira. ºEspainia buru-belarri ari da kolonialismoaren aztarnatzat dadukan Gibraltar hori bereganatu nahian. Kanpotik begiratuta ostera, bestetara ikusten dira gauzak: ez ote da Gilbraltar ingelesagoa, Eguzkiaren itsasertza espainola den baino? Englanderak arlo handiak goldatu ditu aspaldion itsasertz guzti hortan. Gaztelaniak Gibraltarren, ostera, ondo gutxi; eta hori, îverjaï edo erramada famatuta edonorentzat zabalik dagoela. ºEgoera guzti honen giltza, britaniarrek paraje hortan dituzten inbertsioen indarraz aparte, hizkuntzaren prestigioan datzala esango nuke. Egia handia harako esaera: hizkuntza kontuan, nagi-alperrenak irabazten duena (inorena ikasten ez duenak, jakina). {0}Jaiotzak babestu {1}ADOLFO AREJITA {3}A{4}SPALDION {5}behin eta berriro dantzugun leloa da, Euskal Herriak Europako jaiotza-tasa makalena ei du. Arterago, ohituak geunden entzutera Eskandinabia, Deutxerria eta ifarreko herrien egoera ahula zela jaiotza kontuan. ºAspaldian urteotan bertora heldu zaigu seinik ez egiteko uholde hori. Ez da moda kontua, arazo askoz sakonagoa baino. Emakumea lanera da, eta etxea hutsitu; familiaren ardura nork hartu falta da gaurregun, senarrak ez emazteak ez baitu umeen ardura hartzeko astirik. Eta dirurik ere ez, antza, askoren akiakulak aintzat hartuezkero. ºEgoera honen ondorenak irakaskuntzan hasi dira biziroen igarten; umerik ezak eskola-gelak hutsitzea, eta irakasle-plazen urritasuna ekarri baitu berarekin. Baina, denbora igaro-ahala, oste handiagoa ekarriko du guzti honek beste lan-arlo askotara ere. ºEgia esan, lantoki inork gura ez dituenak betetzeko beti egongo da mauru edo beltzetara joteko aukera, Magreb-en sein-produkzioa familiako lau ingurukoa baita bataz bestean. Badakit, horraitino, bide horri ondo eritziko ez diotena gutariko gehienek. ºHurrunago joan barik, Ondarroa, Elorrio eta euskaldun-euskaldun diren herrietako abade jaunari entzun izan diet behin baino gehiago bataiatzen diren haurrik gehienak erdal gurasoenak direla, etorkinenak hain zuzen. ºGuzti honetan gauza batek kezkatzen nau ni: aginte publikoek ardura gehiagoz ez hartzea arazo hau, eta Frantzian egin ohi den legez, babes handiagoa ez eskaintzea familiari, munduratzen duen sein bakoitzeko laguntza ematez. Ez dakit horrek arazoa osorik konponduko lukeen, baina samurtuko seguru baietz. Izan ere, mundu honetara seinak ekartea ez da familiaren arazo eta ardura hutsa, gizarte osoarena baino. Gizarteak ikasi behar du neurtzen seinak ekarteak duen kostua, eta bihar-etzirako gizartearentzat ondasun horrek lukeen balioa. {0}Kurduen sarraskia {1}ºAxolagabekeria orokorrean murgildurik dagoen eta Irakeko Estatuaren eskuetan dauden populazio Kurduak suntsitzen ari diren sarraski prozesuaren larritasunaren aurrean, helikopteroetatik bonbardaturik napalm, fosforo bonbak eta edozein motako arma kimikoekin, azpian firmatu dugun Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleok, gure herriaren burruka luzeak opa digun sentsibilitatea transmitituz, zera adieraztearen behar politiko eta etikoen aurkitu gara: ºÄ Gure salaketa, îordenu internazional berriï bat ezartzeari, armen epai soilean oinarriturik dagoelako, Ekialde Hurbileko Herrien funtsezko eskubide ekonomiko eta politikoen aurka. ºÄ Gure nazka, nazioarteko harremanetan îbeste estatu baten barne arazoetan eskusartzerik ezï printzipioa aplikatzeagatik, honela estalketa ideologiko, politiko eta juridikoa ematen diolako, Estatu Nazioek egiten duten munduko herrien espoliaketa, suposatzen duen bortxaketa estrukturalari. ºÄ Gure gaitzestea, nazioarteko komunitatearen kidetasunagatik, bere isiltasunaz gertakizunen aurrean eta Herri Kurduaren zilegizko eskubide demokratiko eta nazionalengan erakutsi duen solidaritate faltaz sarraski hori posibilitatu duelako. ºÄ Gure exigentzia, lekuko arazoen konponketari bide politiko eta demokratikoak zabalduko dizkion bake aukera bat ezartzeko. ºÄ Gure gordespenik gabeko laguntza Herri Kurduak bere subiranotasun eta birbateratasun nazionalagatik daraman borrokari. {2}ANTXON MENDIZABAL {2}(ARRASATE) {0}ASERek birziklatutako hondakin gehienak kanpotik etorri ziren {1} {3}BILBO {4}ºASER industri hondakinen tratamendurako Bizkaiko enpresak 1990. urtean maneiatu zituen 90.000 tona hondakinetatik % 20 bakarrik etorri zen espainiar altzairutegietatik, Christian Von Heren konpainiako presidenteak atzo Bilbon adierazi zuenez. Jasotako hondakinen % 90 Ä83.000 tonaÄ ©waelt' motako oxidozko 30.000 tona briketa egiteko erabili ziren. ºKonpainia horrek lortu zuen fakturazioa Äsalmentak gehi industri hondakinak jasotzeagatik kobratutako kanonaÄ 1.500 milioi pezetakoa (84 milioi libera) izan zen. Ekoiztutako produktuak bezero nagusiak diren Inglaterra, Japonia, Australia eta Alemaniara zuzendu ziren. ºIazko urte horretan ASERek lortutako irabaziak 87 milioi pezetakoak (4 milioi libera) izan ziren. Hala ere, aurtengo urterako aurrikuspenak ez dira horren baikorrak. Nahiz eta hondakin hauen tratamendurako eskaria gutxitu ez eta lantegiaren horniketa aseguratuta egon, zinkaren prezio merkea eta dolarraren jaitsierek eragin negatiboa izango dute elkartearen emaitza kontuan, eta aurtengo urtearen bukaeran iazkoaren emaitzen antzekoak izatea espero da. ºNerbioiko Premiazko Berrindustrializazio Zonaldeetarako laguntzen babesean sortu zen ASER, 675 milioi pezetako kapital sozialaz eta 45 langilez. S Juan Maria Atutxa, Gasteizko Jaurlaritzako Barne sailburuak Vasco Pressi adierazi dioenez, îErtzaintza dagoen herrietan arrakasta handiagoarekin edo txikiagorekin baina bete betean ari gara lanean eta esfortzu eta ahalegin guztiak dihardugu terrorismoa eragiten duten talde biolentoen kontraï. ºîErtzaintza Polizia osoa bait daï, zeregin hori bere gain hartu duen neurrian îterrorismoak ezin du egun bakar batez ere atzeratu Euskadin diren Estatuko Seguritate Indarren erretiratzeaï Juan Mari Atutxak adierazi duenez. ºBihar Corcuera ministroarekin Madrilen lehenengo aldiz elkarrizketatuko den Atutxak adierazi du bilera horretatik îgutxienik ere 92ko lehenengo sei hilabeteak bitarteko erretiratzearen egutegia ateraï nahiko lukeela. ºErtzaintza eta Seguritate Indarren arteko koordinazioari dagokionean, bestetik, orain arte ez duela ondo funtzionatu, asko hobetu behar dela eta gehien aztertu beharko den puntuetako bat horixe izango dela azpimarratu du Juan Maria Atutxak. ºBeste une batean, ETA îinoiz baino ahulago ikusten duela adierazi du Barne sailburuak, bere esanetan îoso deskontrolatua, ETAren zuzendaritza dagoeneko ez da kolektibo bat, pertsona bakarra baizikï. ºEdozein modutan ere, îETAren erabateko gainbehera ÄAtutxaren hitzetanÄ HBk orain arte eskaini izan dion apoio hori kentzen dionean etorriko da. HBk ez dio ETAri agintzen, ©militarrak' dira koalizio politikoan agintzen dutenak. HB bere konfidantza baztertzen hasten denean etor daiteke erorketaï. F1 {2}Bizkaiko Diputaziorako EAJk duen hauteskunde programa azaldu zuen Praderak. F2 {0}Fernando Buesa. F3 {0}Joseba Azkarraga. {0}Galindori buruzko txostena eman dio Azkarragak Torresi {1} {3}MADRIL {4}Enrique Rodriguez Galindoren ondasunei buruzko datuak jasotzen dituen txosten bat utzi du Joseba Azkarraga, Eusko Alkartasunako diputatuak Estatuko fiskal nagusiaren eskutan. Atzo goizean bildu zen Azkarraga Madrilen Leopoldo Torres fiskal nagusiarekin, Goardia Zibileko teniente koronelari buruz duen dokumentazioa agertzeko. Rodriguez Galindo erlazionatu dute Euskal Autonomi Elkarteko narkotrafikatzaile sare batekin eta iturri desberdinen arabera bere diru sarrerek nabarmenki egin dute gora azken urteotan. ºîDelitu izan daiteken zenbait gertaera salatu duten pertsonek egin dituzten deklarazioetanï daude oinarrituta Azkarragak Leopoldo Torresi erakutsitako txostenak, EAko diputatuak berak bileraren ostean adierazi duenez. Galindo eta bere familiaren diru mugimenduak eta etxebizitza erosketa eta salmentari buruzko datuak direla esan zuen. ºLeopoldo Torresek berriz, txosten honek ez duela îRodriguez Galindoren ustezko errugabetasuna aldatzenï esan zuen. Datu asko ezagutzen zituela, baina beste batzu berriak zirela beretzat azaldu zuen. Bere ustez, Goardia Zibileko goi kargu honi buruz komunikabideetan agertutako informazio asko îfaltsuak diraï. ºAzkarragak Torresi aurkeztu dion txostena Luis Navajas, Donostiako fiskal buruari, eta drogaren kontrako fiskaliara igorriko duela esan zuen Torresek. ºRodriguez Galindori buruzko ikerketa garrantzitsua izan daitekeela uste du Joseba Azkarragak: îIzan ere, Estatuko Segurtasun Indarriteko hainbat kide narkotrafikatzaile sare batekin erlazionatuta ote dagoen aztertu da Donostiako fiskalak burututako txosteneanï. Hala ere, Torresi aurkeztutako dokumentazioak ez duela Galindo aurrepaitzen adierazi zuen Azkarragak, ustezko errugabetasunak babesten duelako. {0}Daliren 259 litografia faltsu hatzeman zituen Guardia Zibilak Bilbon {4}ºDali-ren 259 litrografia eta J. Solanak sinatutako bi kuadro faltsu hatzeman zituen pasa den ostiralean Bilbon Guardia Zibilak. Pintore katalandarrak egindako arte obren kopiak diren ala ez egiaztatzeko, litografia hauek Bilboko Arte Ederretako Museoan azteruko dituzte. Operazio honetan ez dute faltsutzailea atxilotu. Joan den astean, faltsututako beste 400 kuadro aurkitu zituen Guardia Zibilak Bilbon, bai eta faltsuketa hauen ustezko egilea, Jose G.L. izeneko gaztea, atxilotu ere. Dali, Picasso eta Viola pintoreen lanen kopiak ziren ordukoak, eta ehun milioi pezeta (bost milioi libera inguru) balio zitzaketen. {0}Erregistroak ez du onartu haur bat Cain izenaz inskribitzerik {4}ºEspainiako Erregistro eta Notaritza Zuzendaritzak ez du onartu senar emazte bikote batek beren haurra ©Cain' izenarekin izen-ematerik, îizen hau zoroa eta pertsonentzako desegokia, eta gaiztakeriari lotuaï dagoela pentsatzeagatik. Honen aurrean, senar emazteek semea erregistroan ©Jesus' izenaz inskribitzea erabaki dute. ºBarcelonako erregistroak galerazi egin zien Jesus A.A. eta Maria Mercedes C.G.-ri semea ©Cain' izenarekin inskribitzea eta erabaki honen aurkako errekurtzoa ezarri zuten gurasoek Espainiako Erresgistro eta Notaritza Zuzendaritzan. Aurrekoak bezala honek ere ez zuen onartu eskaria. Erabaki hau legearen aurkakoa zela zioten errekurtsoan, îlegeak garbi bait dio, seme-alaben izena aukeratzea librea dela. Konnotazio kultural eta historikoak hartu dituzte aintzakotzat Erregistrokoek, baina hutsean erori dira, erligio askatasunaren printzipioa zapuztu dutelakoï. {0}Aiako gizon bat hil zen Usurbilen trafiko istripuan {4}ºAiako (Gipuzkoa) gizon bat hil egin zen atzo Usurbilen izandako trafiko istripuan, DYAk aditzera eman zuenez. Hirurogeitabi urteko Manuel Iruretagoiena da hildakoa, Lizardi baserrikoa, eta SS-1818-G matrikuladun Land Roverra gidatzen zihoan. Istripua goizeko hamaikak aldera gertatu zen Aginagako auzoan; Land Roverra kontrako norabidean sartu zen, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik, eta SS-7331-E matrikuladun Barreiros kamioiaren kontra jo zuen. Kamioiaren azpian guztiz sartuta, suntsiturik, geratu zen. {0}Kurdistan: Lurrik gabeko herri bat? {1}O{2}NGI {3}dakigunez I. mundu gerraren ostean kurduen herriari, lurralde batasuna galdu eta gero, bere populazioa bost estatu desberdinen mugetan (Irak, Iran, Sobiet Batasuna, Siria eta Turkian alegia) sar erazi zitzaion. ºBeraz, une historiko horretatik, estatu edo antolamendu politikorik gabe, kurdiarrek eskubide politikoak galdu omen zituzten, gaurko mendebaldeko lojika politikoaren ikuspuntutik. ºBatzuren ustez, Iraken aurkako gerra aukera ezin hobea izan zitekeen kurduen herriak beste estatu antolaketari ekiteko. Agian gerraren bukaeran ongi aterako zirenak. Orain ari gara ikusten horren froga. ºIrakeko mugen barnean, Iparraldean bizi diren kurduen herriaren erakunde politikoek, Euskal Herrian bezala, desertzio eta intsumisiora dei egin zuten. Hussein eta Bushen arteko gerra ez bait zen eurena. ºOrain, aldiz, Estatu Batuetako agintariek ez dute hatzamar bat ere ez mugitu nahi, kurduen herriaren sarraskia geldiarazteko. Zergatik? ºArgi dago. Kurdiarren helburuak eta errebindikazio historikoak ez dira gauzak baretzeko, mendebaldetik agindutako nazioarteko ordenu zahar-berria hankaz gora jartzeko baizik. ºHogei miliotik gorako lur propiorik gabeko kurduen herriak ez du Nazio Batuen Erakundean jezarleku edo ordezkaririk. Ez al da nazioa? ºF.Fukuyamak historia amaitutzat eman zuenean, zera baieztatu zuen, nazionalismo eta erlijio arazoek bertan jarraitzen zutela, baina mendebaldeko liberalismoak erraz gaindituko zituela. ºRoger Garaudi frantses filosofoak, aldiz, 3. mundu gerra hasita dagoela dio, Hegoaldeko herri txiroen aurka. ºPuntu kardinal guztietan autodeterminazio eta eskubide politikoen defentsan gero eta protesta gehiago dago. Komunikabide ofizialetan atal desberdinetan ematen dizkigute, ongi bereizteko. ºKurdiarrek behin eta berriz ikusi dute non dagoen gakoa: Potentzia militar nagusiaren estatu-arrazoian. {4} {5}I{6}¥AKI {5}B{6}ARCENA {7}PENTSAMENDU POLITIKOAREN HISTORIAREN IRAKASLEA Jose Mari Gorordo Atzerako pauso horrek hauteskunde auzian Bilbotarrak jarri ditu seigarren galaxian baina txintxo bazabiltza alderdiko hesian laster zara Ardanzaren ekipo nagusian. JUSTO ALBERDI {12}Ganbaran bildutako uztaz {14}Apotzagan ©Leintz Bertsotan' jaialdia, joan den larunbatean {1} {2}E{3}skoriatzan, Apotzagako Auzo Etxe Elkarteko ganbaran jende mordoska bildu zen larunbatean, beste urtetan legez. Iazkoan huts egin ondoren, segida eman zitzaion bailarako bertsozaletasunaren euskarri izan denari. {4} {5}ARANTZAZU LOIDI {7}ºBertsoa bakarrik ez baina afaritarako prestatzen den bildotsaren sonak ere erakartzen du jendea Apotzagara. Mahaian, adineko, heldu eta gazte, baina denak betikoak. ºIzan ere, txapelketa erara bilkura hori egiten hasi zenetik, ia jende bera biltzen bait da bailarako bertsolariei entzutera. Urtean eta historian zehar aparteko bertso girorik gabeko eskualdea izanik, zaletasun handia eta bertsokera polita izan arren, plazan kantatzeko era gutxi zuen bertsolari talde batek urratu zuen antolakeraren bidea (San Migel anaiak, Beitia, Letona, Plazaola, Sibizete anaiak, Urain...) eta eurekin batera Leintzko bertso eskolaren sortzaile izango zen hirukotea, Goikolea, Iparragirre eta Akizu. ºGutxi aritzen zirenei plaza, gazteei lehen aldiz agertzeko aukera eta entzulegoari gozamena ematen zitzaien. Txapel baten atzetik jokatutako afalosteko apustuak aise berotzen zuen giroa. Urteen joanean, txapelketa ugari, herrien arteko desafioak, omenaldiak... denetik probatu da. ºAurtengoari, ostera, saio normalaren egitura eman nahi izan zaio, nahi duten guztien partaidetza posible egin eta urte batetik bestera jaiari aldaketa eman asmoz. Eta larunbatean bildutako jendearen txaloetan nabari zen sari bat eskuratu beharrak bakarrik ez duela jendea biltzen. {8} {9}PURUAK PIZTU OSTEKOAK {10} {7}Afaria bukatu eta puruak piztu zirenean hasi zen bertsosaioa, hamabost bertsolari aurrean: Urain, Isidro eta Jabier San Migel, Letona, Plazaola, Rikardo, Jon eta Aitor Sarasua, Izarzelaia eta Loidi, eta aurtengo berrikuntza moduan beste bost neska gazte, Agurtzane, Arantzazu, Leire, Amaia eta Saioa. ºOfiziotan, bakarka, lau oinak eta hasierako puntua emanda, puntutan, koplatan... Lan motetan denetarik eta bertsolari denak nahasi, orokorrean saio atsegina izan zen. ºNeska gazteek elkarrekin egin zuten ekitaldiak aparteko grazia eman zion saioari. Atzean eserita zegoen hamarkotearen akatsak astindu zituzten bina bertsotan, bixi-bixi, ©Amak ezkondu ninduen' doinuan. Gainerakoan, Nikolas Segurolak jarritako gaietan izan zen Apotzagako entzulegoa asetzeko adina. Estiloa eta gai mota ohizkoa, baserri girokoak sekula baino gutxiago. ºBertso saio batek bere testuingurutik ateraz gero asko galtzen duela esatean ez dugu gezurrik esaten, eta askoz ere gutxiago Apotzakoetaz ari bagara. Alde batetik afalosteko entzulegoari belarriak aldatu egiten zaizkiola ematen du, beste une batetan bertso berak ez liokela ikuturik egingo, alegia. ºBaina bestalde, saio horren zatiren bat irratiz edo telebistaz iristen zaion entzuleak ez du inpresio onik jasoko. Argi dago, inoiz baino argiago, une hartako entzulegoari, eta entzulego hari zuzendurik zegoela eskaini zen guztia. Horrek berorrek, areagotu baino ez du egiten urteroko saio horren balioa, dagoenari eusteko eta eutsi diotenari saioa eskaintzen jarraitu ahal izateko. Hurrengo urtekoaren zain geratuko al ziren... JOXE LEGARRETA Bertso Astea antolatu du Hernaniko Udaleko Euskara Zerbitzuak, apirilak 30ean hasi eta maiatzaren 5era bitartean. Hitzaldiak, bertso saioak, bideo emanaldiak, bertso-paper lehiaketako sari banaketak eta bestelako ekitaldiez gain, Daniel Landart eta Dominique Burukoak apailatutako ©Bertsularitza' izeneko erakusketa ikusteko aukera izango da Hernanin bertsolaritzari eskainitako egun hauetan. PELLO ESNAL bertsojartzailearen ©Ai, Ene Jainko' izeneko bertsoekin osatutako ikusentzunezko muntaia, datorren apirilaren 30ean aurkeztuko da, Azpeitian. Loiolako San Inazioren jaiotzaren 5. mendeurrenaren ospakizunen barne antolatutako bertso paper lehiaketa irabazi zuen Pello Esnalen ©Ai, Ene Jainko' izeneko lanak. Sebastian Lizaso, Xabier Euskitze, Andoni Ega¤a eta I¤aki Muruak kantatuko dituzte Pello Esnalen bertsoak. ESKOLARTEKO GAZTETXOEN 6. BERTSO PAPER LEHIAKETA antolatu du Nafarroako Gobernuko hezkuntza, kultura eta kirol sailak. Nafarroako edozein ikastetxetako neska-mutilek har dezakete parte. Lanak maiatzaren 10a baino lehen igorri behar dira. Bertso kantuen lehiaketa ere badago antolaturik Nafarroako ikastetxeetako ikasleentzat. ASTEBURUKO BERTSO SAIOAK. Ostirala, hilak 26: Durangoko Kurutziagan ikastolan, gaueko 9etan, bertso afaria: Jon Maia eta Jokin Sorozabal; Segurako pilotalekuan, gaueko 10etan: Andoni Ega¤a, Jon Enbeita, Xabier Euskitze, Joxe Luis Gorrotxategi, I¤aki Murua, Sebastian Lizaso, Joxe Intxausti eta Pedro Etxezarreta, Pello Urretabizkaia gaijartzaile dutela. Larunbatean, hilak 27: Arrasateko San Andres auzoan, gaueko 8.30etan, Mikel Mendizabal, Jon Lopategi, Kristina Mardaras eta Arantzazu Loidi; Orion, bertso afaria Balea elkartean, gaueko 9etan: Angel Mari Pe¤agarikano, Andoni Ega¤a, Ma¤ukorta eta Patxi Etxeberria, Zaldubi gidari dutela; Lasarteko Michelin Kiroldegian, gaueko 10'30etan: Millan Telleria, Jon Maia, Jon Sarasua, Jokin Sorozabal, Jon Lopategi eta Mikel Mendizabal, Inazio Usarralde gaijartzaile dutela; Gernikako Institutuko aretoan, gaueko 8etan: Aritz Lopategi, Xabier Arriaga ©Txiplas', Unai Iturriaga, Igor Elorza, Ireneo Ajuria eta Jon Enbeita. Igandean, hilak 28, eguerdiko 12'30etan, Orioko San Prudentzio auzoan: Jon Maia eta Olaso. Bidaia edo sekuentziak JON SARASUA ºAi ene. Irudia, publizitatea, idoloak, morboa eta itxura nagusi diren munduan sartuta dago bertsoa ere. Irudiaren munduan. Eta eskerrak. ºBaina berstolaritzaren gorengo puntua, bi bertsolarik testuinguru jakin batean egiten duten saio librean dago. Kateatutako diskurtso interesgarria sortzean, hori dialektikoki egitean, testuingurura (auzo txiki batetako jaietara edo Bilboko Plazara, ikastolako jaialdira) moldatu eta haiei mintzatzean, eta hau dena eginda, leku bakoitzean jendea harritzean, ezustekoak ematean, jendeari ordubeteko bertso bidaia eragitean. Hori da toreoan faena bat egitea, zezena irteten denetik hiltzen denera arte. ºJendea bestela ohitu dugu. Sekuentzia esplosiboak nahi ditu orain. Hiru bertsotako sekuentzia dramatiko bat, sekuentzia komiko bat, hiru bertsotako burrukatxo bat, gehienak imaginarioak. Askotan gezurrezkoak, hots, erdi prestatuak. Hau ez da gauza berria, baina bai gorantz doana. Telebistak biderkatu egiten du joera hau, bere izaeraren legeak inposatzen dio eta, irudimen asko gastatu ezean. Baina ez dugu harritu behar joera honekin: Ameriketatik aspalditxotik datorren joera da. Sekuentzia fuerteak behar dituzte, futbola ia ez da aguantatzen (motelegia), balonzestoa fuerteagoa da, konbateak, irudi zirraragarriak. Sekuentziak nahiago diskurtsoa (jarduera) baino. Toreoaren faena sekuentzietara mugatzea bezala da. ºEta txapelketa. Sekuentziak, zatiak, eta gainera morboa. Jendeak eskatzen du, eta azkenean toreroen txapelketak egingo dituzte Espainian. Jendeari faena hutsa estimatzen ahaztu bait zaio. Sekuentziekin osotasuna galtzen da. Eta saltsan dabilenetako inor gutxik jakiten du nora joan nahi duen. F-1 eta F-2: {8}Giro alaikoa izan zen Apotzagako saioa, eta eta Rikardo G. de Duranak ere bere printzipio guztiak apurtu zituen.{9}J.O. {10} BESTELAKOAK {1}.{2} DONOSTIA {4}©Arrotza Paradisuan'{3} liburuaren aurkezpena. Egilea: Inaki Irazabalbeitia. Aurkezleak: Inaki Irazabalbeitia eta Xabier Mendiguren. Arkubide Euskal Txokoan 12.00etan. {4}Expresio Artistiko Erakustaldia.{3} Okendo Kultur Etxean 19.30etan. {4}Ipuin ordua.{3} Aramendi eta Agirresaroberen eskutik. Loiolako Kultur Etxean 18.00etan. {4}Oskorri taldearen{3} ©Ehundamaikatxo kantu' liburuaren aurkezpena, Fran Lasuen eta Bixente Martinezen eskutik. Topaleku lokalean 19.00etan. {1}.{2} LASARTE-ORIA {4}Landaberri ikastolaren {3}25. urteurrenaren ospakizunak. Jokoak ikastolan. 18.00etan Andre Jokina Enean Argazki Erakusketa Historikoa. 19.00etan, Landaberriren historiaren liburuxkaren aurkezpena, eta ikastolen geroari buruzko hitzaldia Andre Jokina Enean. BESTERIK POLITIKA Barrionuevok lehenbailehen deklara dezan deia egiteko eskatu du Herri Akusazioak|/|5 GIZARTEA EHUko irakasle kontratatuek beren auzia konpontzeko Madrilera jo beharrik ez dela diote|/|8 KIROLA NBAko eraztunaren bila, bihar hasiko dira titulurako play-offak Estatu Batuetan|/|21 KULTURA Uztaro, artea landu eta erakusteko tailerra Maulen|/|23 Gure beste trena INAZIO ETXANIZ ºUrolakoa itxuratxarki kendu baziguten ere, ezin esan leike batere trenik gabe geratu geranik Gipuzkoa alde onetan. Jaki¤a, Urola ibaiaren ertzetan bizi geranok Urolaren txistu xamurraren soi¤uaren falta sentitzen degu oraindik ere askotan, eta orixe sentitzen segituko degu bizi geran artean, bai¤a Zumairai¤o joatea asko dugu beste tren bat ere badegula sentitzeko, gure trena deitzeko modukoa au ere, geurea sentitu leizkegulako. ºEusko Trenbidea da ori, jaki¤a. Donostitik Bilborai¤o trenbidearen gai¤ean ibiltzen den tren umila. ºJoan dan igandean Zumaitik Debarai¤o joan gi¤en oi¤ez. Eguraldi ederra zegoen eta gustoko paraje ederrak ikusteko aukera izan genuen. Baztar kurioso askoak aurkitu leizke txoko berezi orretan. ºEta baztar kurioso orietan txertatuta, otxan-otxan, txukun-txukun, ©gure beste trena' ikusi genuen pasatzen, txokorik arraroenetan barrena zulatutako tunelen azpitik ertetzen. Neuri beintzat oso ederra iruditu zitzaidan ikuspen berezi ori, bearbada beti-betidanik trena oso maitea izan detalako. ºBai¤a kanpotik pasatzen ikusi bakarrik ez, bertan ibilli ere egin gi¤en joan dan igandean, eta barruan ibiltzeak ere poza ematen duela esan bear da. Paraje ederrak ikusten dira bertatik, lasai joaten da barruan, leku faltarik ere ez zaigu guri beintzat i¤oiz egokitu... Gustora sentitzeko modukoa da zearo. (Gauza bat eskasa ala ere bearbada: komunik ez). ºBai¤a kezka pixka bat ere sentitzen dut, ia-ia ezinbestekoa da eta trenaren gai¤ean itzegiten asita kezka eta bildurra sentitzea. Gure Urola kendu ziguten bezela, ez ote digute au ere kendu naiko, biar ez bada etzi? ºEzin da ukatu tren onetan zaar jendea dela (gerala) geien ibiltzen dana. Eta ordaindu bearrik gabe geienok. Gazteak ere ez dira gutxi ikusten, bai¤a ez seguru asko trenaren gastuak ordaintzeko ai¤a. ºEstazioak kentzen ere asiak daude dagoeneko, entzun izan dedanez, Aginaga alde ortako bat edo beste bai beintzat. Lasartekoa kentzeko asmoa dutela ere entzuna det. Amaieraren asiera ezin ote leike au izan? Tren onekin ere Urolarekin egin ziguten bidegabekeria berbera ez ote digute egin naiko? ºArgi ibilli bearra izango da, gure beste tren onen alde egiteko. {0}Bi hitz, ©Leintz Bertsotan' jaialdiari buruz {1}©Leintz Bertsotan' jaialdia izan zen joan zen larunbatean Eskoriatzan, Apotzagako Auzo Etxe Elkarteko ganbaran. Urtetan bailarako bertsozaletasunaren euskarri izan den jaialdi honi buruzko erreportaia prestatu digu Arantzazu Loidik biharko alerako. ©Gogoetari Lehio' atalean, Pruden Garziak Udako Euskal Unibertsitatearen inguruan landu duen artikulua izango dugu. ©Bidezidorrak' sailean, berriz, Inazio Etxanizen lan bat. ©Bakarka' eta ©Albistegia' ohizko atalak ere izango dira bertsolaritzari buruzko orrialdeetan. {0} {1}ºHauxe da kontua: igaro den hilabetean, nik INEMeko ikastaro batean sartzeko eskakizuna bete nuen, non eta noiz egin beharko nituen frogak atzo, Apirilaren 17an, jakin erazi zidaten, gutun baten bidez. Froga horiek, Apirialren 16an izango zirela zioen gutunak, hau da, aurreko egunean. Kexa egitera joan nintzen INEMera eta ez zela haien errua, Correosena baizik, esan zidaten (gazteleraz, noski). Eta gutunak Apirilaren 10eko zigilua bazeukan ere (Durangotik zetorren, hots, 30 km 7 egunetan), nire egoeran beste jenderik bazegoenez, konponketaren bat egin zezaketela esan nien, baina kasurik ez. ºHorregatik, bai Correos-gatik, bai INEMengatik orain ezin izan dut ikastaroan sartu, edo ez behintzat frogak egin. Horretaz, zuengana noakizue nire haserrea {+ C SC S}EGUNKARIA{-}n ager dadin, eta Correos eta INEMek zelan ibiltzen duten jakin dadin, batzuk badakiten arren. {2} {0}O{1}SAKIDETZA{2}ko auzian Gobernuak ez du ezer egingo oraingoz {4}Osakidetzako auzian epaimahai guztiak erabakia eman arte, Gobernuak ez du bere azken erabakia plazaratuko. Hau da Joseba Arregi bozeramaleak atzo adierazi zuena. Oraindik zortzi mahaitako erabakiak emateke daude, eta hauen epaia jakin eta gero azalduko ditu gobernuak bere erabakiak. Gobernu kontseiluak atzo aztertu zuen gaia eta hiru alderdiek aukera guztiei irekita daudela ziurtatu zuen Arregi bozeramaleak, ikerketa batzordea barne. {0}B{1}ITXI {2}eskola martxan jarri da Basaurin {4}Hego Euskal Herriko hirurogei gazterekin hasi da martxan Bitxi, Gemologi eta erlojugintza lehen Eskola Basaurin. Hego Euskal Herrian langabezian dauden gazteentzat zenbait ikastaro jarri dira martxan bertan, eta horretaz gain, profesionalen espezializaziorako beste ikastaro bat antolatu da. Azken honetan, Estatu espainiarreko edonork partehartu ahal izango du. {0}G{1}REBA{2} dute gaur mediku egoiliarrek {4}Barne Mediku Egoiliarrek (MIR) greba dute gaur Estatu espainiarreko laurogeitamabi ospitaletan. Barne Egoiliar Fakultatiboen Koordinadora Estatalak (CEFIR) deitu du grebara soldataren igoera eskatzeko, eta apirilaren 30a arte, asteartea, egongo dira greban. Mediku Egoiliarrei soldata % 6 igotzea erabaki zuen Osasun Ministeritzak, baina CEFIRek proposamena errefusatu ondoren greba deia egin zuen joan zen larunbatean. {0}E{1}RRENTA {2}zerga aitorpena euskaraz egiteko oztopoak Nafarroan {4}Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak errenta zerga aitorpena euskaraz egiteko Nafarroan dauden oztopoak salatu ditu, gaztelerazko inprimakiak banku eta kutxa bulego guztietan eskura badaude ere, euskarazkoak soilik Diputazioan aurki bait daitezke. Horretaz gainera, EHEren esanetan, îez dago aitorpen automatikoa euskaraz egiterik, Diputazioan ez bait dute horretarako programa informatikorikï. Horren aurrean, aitorpena euskaraz egiteko bailabideak paratzea eskatu du talde horrek. {0}BIZKAIA {1}.{2} BILBO {3}Astoria.{4} îMatrimonio de convenienciaï.{5} Zuz: Peter Weir. Akt: Gerard Depardieu, Andio Mac Dowell / 17.30 - 19.45 - 22.00. {3}Avenida 1.{4} îLa hoguera de las vanidadesï.{5} Zuz: Briam de Palma. Akt: Bruce Willis, Melanie Griffith / 11.15 - 17.30 - 19.30 - 22.00. 13 gorak. {3}Avenida 2.{4} îBailando con lobosï.{5} Zuz: Kevin Costner. Akt: Kevin Costner / 17.15 - 20.30. {3}Avenida 3.{4} îMatrimonio de convenienciaï.{5} Zuz: Peter Weir. Akt: Gerard Depardieu, Andie MacDowell / 11.15 - 17.30 - 19.45 - 22.00. {3}Avenida 4.{4} îEduardo manostijerasï.{5} Zuz: Tim Barton. Akt: Johnny Depp, Winona Ryler / 11.15 - 17.30 - 19.45 - 22.00. {3}Avenida 5.{4} îEl cuento de la doncellaï.{5} Akt: Faye Dunaway, Robert Duvall / 11.15 - 17.30 - 19.45 - 22.00. 18 gorak. {3}Avenida 6.{4} îComo ser mujer y no morir en el intentoï.{5} Zuz: Ana Belen. Akt: Carmen Maura, Antonio Rosin / 11.15 - 17.30 - 19.45 - 22.00. 7 gorak. {3}Ayala.{4} îEl misterio Von Bulowï.{5} Zuz: Barbet Schoeder. Akt: Glenn Close, Jeremy Irons / 17.30 - 20.00 - 22.30. 13 gorak. {3}Capitol.{4} îComo ser mujer y no morir en el intentoï.{5} Zuz: Ana Belen. Akt: Carmen Maura, Antonio Rosin / 17.30 - 19.45 - 22.15. 7 gorak. {3}Coliseo Albia.{4} îBailando con lobosï.{5} Zuz: Kevin Costner / 16.30 - 20.15. {3}Consulado.{4} îLa hoguera de las vanidadesï.{5} Zuz: Brian de Palma. Akt: Bruce Willis, Melanie Griffith / 17.15 - 19.45 - 22.15. 13 gorak. {3}Campos Eliseos.{5} Ez dago emankizunik. {3}Gran V¡a.{4} îTres mujeres para un caraduraï.{5} Akt: Steve Martin, Victori Tennamt / 18.00 - 20.00 - 22.00. (Etenik gabeko emankizuna). {3}Ideal 1.{4} îBailando con lobosï.{5} Zuz: Kevin Costner. Akt: Kevin Costner / 17.00 - 20.30. {3}Ideal 2.{4} îLa hoguera de las vanidadesï.{5} Zuz: Brian de Palma. Akt: Tom Hanks, Bruce Willis / 17.15 - 20.00 - 22.30. 18 gorak. {3}Ideal 3.{4} îEl cuento de la doncellaï.{5} Akt: Faye Dunaway / 17.15 - 20.00 - 22.30. 18 gorak. {3}Ideal 4.{4} îDespertaresï.{5} Akt: Robert de Niro, Robin Williams / 17.15 - 20.00 - 22.30. 18 gorak. {3}Ideal 5.{4} îMatrimonio de convenienciaï.{5} Zuz: Peter Weir. Akt: Gerard Depardieu / 17.15 - 20.00 - 22.30. {3}Ideal 6.{4} îAmantesï.{5} Akt: Victoria Abril, Jorge Sanz / 17.30 - 20.15 - 22.30. 18 gorak. {3}Ideal 7.{4} îEnemigos, a love storyï.{5} Akt: Anjelica Huston / 17.15 - 20.00 - 22.30. 13 gorak. {3}Ideal 8.{4} îPoli de guarder¡aï.{5} Akt: Arnol Schwarzenegger / 17.15 - 20.00 - 22.30. {3}Mikeldiak.{4} îMiseryï.{5} Akt: Kathy Bates, James Caan / 17.30 - 20.00 - 22.30. 18 gorak. {3}Mikeldiak.{4} îCyrano de Bergeracï.{5} Akt: Gerard Depardieu / 17.00 - 19.45 - 22.30. {3}Mikeldiak.{4} îLa casa Rusiaï.{5} Akt: Sean Connery, Michelle Pfeiffer / 17.30 - 20.00 - 22.30. {3}Multi 1.{4} îLos timadoresï.{5} Zuz: Stephen Frears / 11.15 - 17.30 - 19.45 - 22.30. {3}Multi 2.{4} îEl invierno en Lisboaï.{5} Zuz: J.A. Zorrilla / 17.30 - 20.00 - 22.30. 13 gorak. {3}Multi 3.{4} îEl padrino IIIï.{5} Zuz: Francis Ford Coppola / 17.00 - 20.00. 18 gorak. {3}Multi 4.{4} îDespertaresï.{5} Akt: Robert de Niro / 11.15 - 17.30 - 20.00 - 22.30. {3}Multi 5.{4} îGhostï.{5} Akt: Patrick Swayze / 11.00 - 17.15 - 19.45 - 22.15. 13 gorak. {3}Multi 6.{4} îDe repente un extra¤oï{5} / 11.15 - 17.30 - 20.00 - 22.30. {3}Multi 7.{4} îDurmiendo con su enemigoï.{5} Akt: Julia Roberts / 11.15 - 17.30 - 19.45 - 22.30. 13 gorak. {3}Multi 8.{4} îSolo en casaï{5} / 11.15 - 17.30 - 20.00 - 22.30. 18 gorak. {3}Vistarama.{4} îEn pie de guerraï.{5} Akt: Billy Wirth, Kevin Dillon / 18.00 - 20.00 - 22.00. 18 gorak. (Etenik gabeko emankizunak). {3}X - 1 Aretoa.{4} îVen conmigo mi amorï{5} / 11.30 - 15.30 - 17.00 - 18.30 - 20.00. 18 gorak. {3}X - 2 Aretoa.{4} îSuxie Superstarï {5}/ 11.30 - 15.15 - 16.45 - 18.15 - 19.45. 18 gorak. {1}.{2} ALGORTA {3}Gurea.{4} îEl padrino IIIï{5} / 17.00 - 20.00. 18 gorak. {1}.{2} BARAKALDO {3}Duplex A. {4}îDespertaresï.{5} Akt: Robert de Niro / 17.30. {3}Duplex B. {4}îLa hoguera de las vanidadesï.{5} Zuz: Brian de Palma / 17.30. 13 gorak. {1}.{2} DURANGO {3}Kurutziaga.{5} Ez dago emankizunik. {3}Zugaza.{4} îLas aventuras del var¢n Munchaussenï{5} / 19.00. {1}.{2} ELORRIO {3}Arriola.{5} Ikus antzerkia. {1}.{2} GERNIKA {3}Gernika.{5} Ez dago emankizunik. {1}.{2} LEKEITIO {3}Antzoki.{5} Ez dago emankizunik. {1}.{2} MUNGIA {3}Laurel y Hardy 1.{5} Ez dago emankizunik. {3}Laurel y Hardy 2.{5} Ez dago emankizunik. {1}.{2} ONDARROA {3}Alameda.{5} Ez dago emankizunik. {3}Bide Onera.{5} Ez dago emankizunik. {1}.{2} SESTAO {3}Amezaga.{4} îShirley valentineï{5} / 17.00. {1}.{2} ZORNOTZA {3}Udal zinema.{5} Ez dago emankizunik. {0}Bjon Borgek porrot egin zuen atzo Montecarloko estreinuan {1} {3}MONTECARLO {4}ºJordi Arresek jipoia eman zion atzo Monte Carloko txapelketaren estreinuan Bjon Borg suediarrari. Zazpi urte txapelketarik jokatu gabe egon ondoren, azken partidu ofiziala jokatu zuen pista berean egin zuen agerraldia Borgek. Ordu ta laurden pasatxo nahiko izan zituen Arresek 6-2 eta 6-3 emaitzarekin partidua irabazteko. ºJipoia jaso arren Bjon Borg izan zen Montecarlon protagonista nagusia. Aintzina erabiltzen zuen egurrezko raketaren berdinarekin, suediarra motel antzera agertu zen Monte Carlo Country Club tenis zelaian. Jordi Arresek behin eta berriz ©dejadak' egin zituen, eta Borgen hankak ez ziren behar bezain bizkor ibili. îZail nuen garaipena, urte askoan egon bait naiz jokatu gabe Äadierazi zuen suediarrak amaieranÄ. Txapelketa gehiago jokatu behar dut nire sasoirik onena berreskuratzekoï. ºRoland Garros sei aldiz eta Wimbledon bost aldiz irabaziak ditu Bjon Borgek 70etako hamarkadan, ezbairik gabe munduko onena zen garaian, baina atzo Montecarlon jokatu zuen tenislaria urrun dago hartatik. Berak onartu zuen moduan, îPartidu asko behar dira gaur eguneko mutiko hauek bezala jokatzekoï. {1}A{2}NDRES {1}G{2}OSTIN {3}Jim Jarmuschen inkomunikazio mundua (eta bi) {4}J{5}im Jarmusch-en filmografia hirugarren geltokira iritsiko da gaur. ©Perfomant Vacation-ek' zine berria egiteko ausardia azaldu zuen. ©Stranger than paradise-k' zinegilearen ezaugarriak plazaratu zituen, gai eskapistak eta marginalak, estetika bilutsia eta mundu berri baten sakontzean oinarritu era bitxia. Filme zuri-beltzen azken kapitulua ekarriko digu Jim Jarmuschek gauean ©Down by law' tituluarekin. Zuzendari independienteak ihesa bilatuko du berriro, egoezinaren aurrean sortutako ihesa. Jarmuschen gizaki guztiak bezalaxe, gartzelan bilduko diren hiru lagun hauek suerte, diru eta errorik gabeko pertsonaiak dira, patuaren zikinkeria batengatik barruan daudenak. Kotxe lapurtu batekin harrapatu zuten lehena; kotxeak gorpua zeraman barruan ordea. Bigarrenari, gazte baten bortxaketa leporatu zioten. Hirugarrenari, azkenik, hilketa egotzi zioten, bizitza babesteko izan bazen ere. Hirukotea harremanetan hasiko da gizartea bera sinboliza dezakeen barroteen artean, eta kartajoko zoragarri baten ondoren, ihes egingo du. Bart ikusitako ©Stranger than paradise-n' legez, inkomunikazioa nagusi bihurtuko da elkar ezagutzearen prozesu honetan, John Lurie eta Tom Waitsen artean batez ere. Roberto Benigni komediarako duen gaitasuna erakutsi zuen eta rol borobila bete zuen bi musikoen artean. Baina arestian aipatutako tituluaren modura, elkarrenganako beharra elkarrengandik libratzeko aurrerapausua besterik ez da bilakatuko. Orain, Jarmuschen laugarren geltokiaren zain geratu beharko dugu: ©Mistery Train'. Lastima, Canal Plusen bota izana. {7}OCHO PARA EL DIABLO {8}(The devil's eight) 1969, 98' Zuzendaria: {9}Burt Topper. {8}Aktoreak: {9}Christopher George, Ralph Meeker, Tom Nardini. {8}T-5, 11.00etan {6}A{5}kzioa eta mugimendua dira nagusi Burt Topper-en filmean, nahiz eta berak lehendik egindako beste zenbait lanen kalitatera ezin iritsi. Topperrek ere gartzela hartu zuen akzioaren eszenario, agente federal batek sei preso utziko bait ditu libre, alkoholoaren monopolioa duen sindikatu bati kontra egiteko. Ez zuen beste munduko ezer eskaini, baina goiza pasatzekoa modukoa da. {7}DESTINO: TOKYO {8}1944, 135' Zuzendaria: {9}Delmer Daves. {8}Aktoreak: {9}Cary Grant, John Garfield, Dane Clark. {8}A-3, 22.00etan {6}O{5}estera inguratu baino lehen, Delmer Davis zuzendari bikaina Bigarren Mundu Gerran kokatutako historia honekin estreinatu zen zeluloidearen munduan. Davisek bere arte berezi eta indartsua erakutsi zuen jada {+ F 2}opera prima{-} honetan eta erruz asmatu zuen misio sekretua betetzera doan submarinoaren barruko tentsioa nabarmentzen. Tripulazioak ez daki nor den bidaiaren helburua, baina behin barruan, Japoniako itsasuntziak hondoratu behar dituela jakingo du. Harremanak gogortu egingo dira, eta egoera larritu. Tentsioari ondo eutsiko dio Davesek, Cary Grant eta John Garfield bezalako aktoreen interpretazioari esker, batez ere. {7}ZEZEN BASATI {8}(Raging Bull) 1980, 129' Zuzendaria: {9}Martin Scorsese. {8}Aktoreak: {9}Robert de Niro, Cathy Moriarty, Joe Pesci. {8}ETB-1, 22.30etan {6}J{5}ake La Motta boxeolariaren bizimoduan oinarritu ziren Martin Scorsese eta Paul Schrader gidoigilea ring gaineko kirolaren inguruko drama bortitza pantailaratzeko. ©Taxi Driver-ek' erdietsitako fama eta dirua erabili zituen zinegileak Robert de Niro berriro kontratatu eta boxeolarien gainbehera isladatzeko. Aktoreak hemezortzi kilo irabazi zituen La Mottaren papera antzezteko. Dena gizenduta, lepoa loditurik, oscar saria eman zion interpretazioa burutu zuen De Nirok. Bere ondoan, paper dotorea bete zuten baita Cathy Moriarty emazteak eta Joe Pescik ere. Scorseseren meritu handiena biolentzia eszenak errodatzeko ausardia izan zen, ordura arte gutxitan ikusitako bortizkeria erantsi bait zion boxeoari. Zinegilearen erritmo bizkorrari, gainera, Michael Chapman-en zuri beltzezko argazkia gehitu behar zaio, indarkeria gehiago nabarmenduz. {7}PAPELES SECUNDARIOS {8}1989, 109' Zuzendaria: {9}Orlando Rojas. {8}Aktoreak: {9}Juan Luis Galiardo, Rosa Fornes, Luisa Perez Nieto. {8}TVE-2, 00.30etan {6}D{5}onostiako Zinemaldian eskaini zuten duela bi urte sail ofizialean eta orduko gogoetak ez dira behintzat probetxuzkoak. Historia antzerki obra baten inguruan gertatzen da, antzerkiko aktore nagusiak obra zuzentzeko aspaldiko lagun zahar bat kontratatzen duen momentuan. Aktore guztiek beren arrakasta pertsonala lortzea besterik ez dute nahi, eta horren aurka, eskua sartu beharko du zuzendari berriak. Orlando Rojasek ordea, ez zuen jakin gaia tajuz eramaten, antzerki barruko zertzeladak kontuz zaintzen eta harremanak bere lekuan finkatzen. Filmea handiegi gelditu zitzaion, eta adierazi nahi izan zuena noizpait azaldu izango balu, guztiok sinistu egingo genuke aurretik zuen asmoa egia bihurtu zela. Eszenak korapilaturik daude, hari amankomuna falta da egoera desberdinak josteko, eta pelikula nolabait interesgarri egingo luketen ezaugarriak falta dira. Horrez gain, Juan Luis Galiardo galduta dabil beti bezala, oso artifizial. {0} {1}Partehartze mailak {2} {3}ºInstituzioei dagokienez, Herri Batasunak maila desberdinetako partehartzea izango duela argitu zuen Patxi Zabaletak: * UDALETAN: erabateko partehartzea mantenduko du, baina jarrera îkritikoagoaï erakutsiz. * FORU ERAKUNDEETAN: Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Batzar Nagusietan eta Nafarroako Parlamentuan, îpartehartze handiago eta sakonagoa izango du HBk, gure programa aurrera atera ahal izatekoï. * MADRILEKO SENATUA ETA KONGRESUA: partehartzea îpuntuala izango da, erabakitako gaiak, egoerak eta lor ditzakeegunak horrela eskatzen duelaï. * GASTEIZKO LEGEBILTZARRA: Gasteizko Legebiltzarrean ere partehartzea behin-behinekoa izango da, baina îmaizago joango gara, herriari interesatzen zaizkion gai sektorialetan ere hitza izatekoï. * EUROPA: orain arte bezala, partehartze erabatekoa eta iraunkorra izango du Herri Batasunak. {0}OPE {1}OPE Osasun Publikoaren Aldeko Elkarteak gogor salatu zuen atzo German Saenz de Santamaria ginekologoaren afera dela eta, Espainiako Mediku Elkarte Kolegiatuak hartutako jarrera, bai eta hainbat epaile eta fiskalen ©korporatibismoa' ere. Euskal Herrian 200 osagile dira OPEko kide eta hauek Medikuen Elkarteek betetzen duten papera salatu zuten, îez dituztelako profesional asko ordezkatzenï{2}|/|8 {0}Juan Mari Urbieta {1}Juan Mari Urbieta, Gipuzkoako Baxurako Arrantzale Kofradien Federazioko presidentearen ustez, euskal arrantza munduak bizi duen egoera tamalgarriari aurre egiteko, kaladeroak errekuperatu eta arrainen iraupena bermatuko luketen arauak ezarri behar dira, itsasontziak gutxitu beharrean. {+ C SC S}EGUNKARIA{-}ri adierazitakoaren arabera, berehala debekatu beharko litzateke sare pelagikoen erabilpena eta arrantza bedak ezarri{2}|/|13 {0}Uztaro {1}Uztaro ederlan tailerraren ekimenari esker, apirilaren 20az geroztik zabalik da Zuberoan kulturgune berri bat. Maule gaineko auzoko plazan kokatutako arte plastikoko erakustoki berri honetan, Gonzalo Etxebarria eta Thierry Hullin, Uztaroko bi kideek bertako haurrekin egindako lanak izango dira ikusgai datozen egunotan{2}|/|23 {0}Bjon Borg {1}Zazpi urte txapelketetatik urrun izan ondoren, Bjon Borgek Monte Carloko txapelketan egin zuen agerraldia, baina ezin izan zion irabazi Jordi Arreseri. Suediarra motel agertu zen eta ordu eta laurden pasatxo nahiko izan zituen Arresek 6-2 eta 6-3 partidua irabazteko. Bjonen sasoirik onenak joan ziren{2}|/|20 {0}Iru¤eko auzoek drogari buruzko ihardunaldia antolatu dute {1} {3}IRU¥EA {4}ºDrogomenpekotasunaren inguruan iharduten zenbait talde iruindarrek Iru¤eko udalak antolatu ihardunaldiak kritikatu dituzte, beren ustetan îelektoralista eta partaidetza eskasekoakï bait dira. Azaldu zutenez, auzoen taldeek eskatuta zuten ihardunaldi hauetan partehartzea, îbaina ez dituzte gure proposamenak kontutan harutuï. Halaber, udala eta udaltzaingoaren papera ez zehaztea leporatzen diete antolatzaileei. Horretarako beste ihardunaldi eta lan eguna antolatu dute Arrotxapeako heroinaren kontrako Batzordea eta Txantrea eta Donibaneko Askagintza taldeek. Bertan, ponentzia bat aurkeztuko du Xabier Aranak, ©Udalen betebeharra drogen trafikoa eta bultzapenen kontrako borrokan' izenekoa. Ondoren beste koordinakunde eta taldeen esperientzia eta lanak eztabaidatuko dira, Barakaldo eta Madrilekoak, eta amaitzeko, egingo den debatetik ateratako emaitzak udal ihardunaldien azken egunean aurkeztuko dira, azken txostenean sar ditzaten. EFEMERIDEAK {0}ARGIA aldizkariaren jaiotza {1}1921.{2}urteko apirilaren 24ean agertu zen ARGIA aldizkaria Donostian (Ez du zerikusirik egungo ARGIArekin). ARGIA astekariaren zuzendaria Bittor Garitaonaindia izan zen 1929ra arte. Hasiera horretan aleak hamar zentimo balio zituen eta urteko harpidetzak 5,50 pezeta. Anbrosio Zaratain izan zen bigarren zuzendaria 1936ra arte, ARGIA desagertu zen arte. {3}1704. {4}Estatu Batuetan lehengo egunkaria agertu zen: ©Boston Letters' egunkaria. {3}1916. {4}Irlandarren iraultza Dublinen agintaritza britaniarraren aurka. {3}1931. {4}Espainiako Gobernuak botua emateko 23 urte edukitzea jarri zuen baldintza bezala. {3}1980. {4}Jordi Pujol Generalitateko presidente aukeratu zuten. {3}SANTORALA. {4}Eusebio, Gregorio, Maria. {0}Piskanaka lainotzen {1}Egunak aurrera egin ahala, lainoak azalduko dira zeruan eta ilunabar aldera, zaparradaren bat edo beste ere izango da. Haizeak ez du indar handirik erakutsiko eta termometroak, ahul bada ere gora egingo du. Badirudi eguraldi eguzkitsuak bukatu direla eta hemedik aurrera, lainoak eta euria izango ditugula. {0}Iragarpenak {1}Ostarteak ugari izango dira zeruan. Laino bakan batzuk Nafarroako iparraldean. Eguerditik aurrera, lainoak gehitu egingo dira. Gauean euri arriskua. Mendebaldeko haize arina. Tenperaturak berdintsu. Bihar zeru oso lainotua eta euria. {0}Itsasoa {1}ºIpar-mendebaldekoa 3 indarrez. Arratsaldean 5 indarreko boladak. Bisibilitatea: Ona. Hondoko itsasoa: Ipar-mendebaldekoa 0.5 metrotik, metro batera. Itsas-haizeari dagokionez, Itsas kirria. Arratsaldean itsaskira heldu daiteke. {4}Atzoko minimoak aireportuetan {3}Miarritze 7 Iru¤ea 3 Donostia 6 Gasteiz 1 Bilbo 5 {0}E{1}rrenta {2}zerga aitorpena euskaraz egiteko oztopoak Nafarroan {4}Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak errenta zerga aitorpena euskaraz egiteko Nafarroan dauden oztopoak salatu ditu, erdarazko inprimakiak banku eta kutxa bulego guztietan eskura badaude ere, euskarazkoak soilik diputazioan aurki bait daitezke. Horrezaz gainera, EHEren esaetan, îez dago aitorpen automatikoa euskaraz egierik, diputazioan ez bait dute horretarako programa informatikorikï. Horren aurrean, aitorpena euskaraz egiteko bailabideak paratzea eskatu du talde honek. {0}Apirilaren 7an Donostian egindako ehiztarien aldeko lehen manifestazioaren zergatia {1}G {2}ipuzkoako {3}Ehizatarien Federazioaren Organigrama ehiztarien 27 Sozietatek osatzen dute. Gipuzkoa lurraldeka 9 zonaldetan zatiturik dago, Zona bakoitzak Delegatu bat dauka, eta hori era berean dagokion Zonan Sozietate bakoitzeko Delegatuekin biltzen da. Bilerak hilabetean behin egiten dira, eta honako gai hauek programatzen dituzte: Ehizean egiteko debekuak, Postuak, Sorteoak, eta ehizaren inguruko beste gauza guztiak. Itsas-bazterreko Zonek gauzatu dute manifestaziorako mugimendua, ehiztari independienteen laguntzarekin. (Gainera Gipuzkoako Federazioak eta ADECAPek ere laguntza eskaini diote). ºîEHIZAï arazoaren hasiera Zer da? Zergatik? ºArazoa ulertzen hasteko, idazpuru hori argitu behar dugu, oraintxe bertan: {+ F 2}RES NULLIUS{-} Erromako Zuzenbidetik abiatzen da eta {+ F 2}Espainiako Kode Zibiletik- 610. artikulua:{-} î Ehizatzen diren animalia eta hegaztiak edonork eskura ditzakeen ondasunak dira berez... îEZ DUTE JABERIKï, beraz edonork harrapatu ditzake. ºîEHIZAï Animaliak eta Hegaztiak, ehiztariak akabatzen dituztenak, baina Legeen oinarriak betez. º(89/90eko Gipuzkoako Buletin Ofizialean, lehenengo aldiz kontutan hartu da kontrapasa deiturikoa galeraztea Gipuzkoan.) (90/91ko Gipuzkoako Buletin Ofiziala, bigarren urtez segidan Galerazi da kontrapasa Gipuzkoan) ºArrazoiak, zeharo îPOLITIKOAKï direla uste dugu, ikerketa zientifiko txikienik gabekoak, ondoren erakutsiko dugun bezala. ºEhiztarien munduan, ehizatzeko debekuen aurrean hasi dira kontsultak, Federazioa, Sozietateak, Independienteak, Armagileak, Enpresariak, etab. etab. Zer gertatu da? Zergatik? Federazioaren 1990. urteko Aparteko Batzarrean, ZUBIA eta ASCASIBAR Jaunek hartu zuten parte, eta 1990eko Urtarrilaren 30ean Foru Diputazioaren idazki ikusgarri bat bidali ziguten, beste arauen gainetik dagoena, hala nola, 79/4/2ko EEEko 79/409 Direktibaren 7. artikulu ezagunaren gainetik; horrek soilik zati bat azaltzen du, interesatutakoa, eta guk ehiztariok arbuiatu egin dugu, legezkoa ez dela uste dugulako. ºEspezie migratzaileekin, beroiek batez ere zaintzen dute EHIZATZEKO LEGEDIA APLIKATZEN ZAIEN ( hemen ulertzen dugu ez direla denak, Direktibak I eta II. eranskinetan zehazten dituenak baizik) espezieak itzulera eta ugaltze garaian ez ehizatzea, BAPATEAN KENDU ZIGUTEN OSORIK LEGEZ EHIZATZEKO ERA BAT. AHAZTUTA (NAHITA EDO) º{+ F 2}Tokiko Ohiturak eta Arauak.Ä{-} Ehizatzeko Legearen 23. artikuluak errespetua ezartzen die tokiko ohitura eta arauei, horiek arautzen diren erabakietan. {+ F 2}Hemen dago Lege Debekatzaileen Interpretazio Murriztailea.{-} ºEhiztariek badakigu Foru Diputazioko dagokion erakundean badutela dokumentazio baliagarria, eguneratua, eta zehatza, kasu horretan bezala, pagausoaren Erroldak ÄîEgonkorra eta hobetuzï, etaÄ beraz, Zergatik debekua? ºJakinik BELGICA-ERRESUMA BATUA-IRLANDA-LUXENBURGO-HOLANDAn modu batean edo bestean urte guztian ehizatzen dela, eta FRANTZIA bezalako beste nazioetan Martxoaren 31 arte, eta ALEMANIA bezalakoetan Apirilaren 30 arte, ez dakigu Ekialdeko herrien berri. Deiadar egiten dugu batez ere Administraziotik kobratzen duten funtzionari talde horren kontra, AGINDUAK EMAN, EZARRI ETA ISIL ERAZTEKO Dohaia dutela uste bait dute, manifestazio eguna arte gertatu den bezala. (APIRILAREN 7a, Gipuzkoan Ehizatzeko Legea beste modu batzutan egituratzen hasteko egun historikoa). ºGipuzkoako Ehiz Federazioko Lehendakariak, gure Foru Diputazioari, ehiztarien eskariak biltzen zituen gutuna bidali zion, 3 puntutan laburturik: º1.- Ehizaren Federazioaren partehartze aktibo eta zuzena. º2.- Gipuzkoako Lurralde Historikoak, bere eskurantzen barnean, Ehiza kirol gisa garatzea, bultzatzea eta babestea. º3.- Kirol zinegetikoari dagozkion legeak, ehizako espezien aprobetxamendu arrazoizkoari egokitzea. ºArrazoi horiengatik, eskatu zen batez ere aipatu MANIFESTAZIOA egitea. {4} {5}A {6}NDRES {5}V {6}IDAL {7}EHIZAREN GIPUZKOAKO FEDERAZIOKO LEHENDAKARIA Erredakzioan itzulia {0}Boston eta Jordan lehian Ekialdean {1} {2}R.B.|/|{3}BILBO {4}ºMendebaldean berdintasun handia badago ere, ez da gauza bera gertatzen ekialdeko taldeen artean. Chicago Bulls eta Boston Celtic izan dira jaun ta jabe liga erregularrean. Dena den ezin dugu ahaztu iazko txapela eskuratu zuen Detroit Pistons, Chuck Dailyren mutilek edozein talde menperatu bait dezakete. ºChicago Bullsek, New York Nicksen kontra jokatu beharko du play offetako lehen kanporaketa. Pat Ewingen taldeak txapelketarako partiduetan sartzea lortu duen arren, hogeitamazortzi partidu besterik ez ditu irabazi. Phil Jacksonen taldeak ostera berrogeitaemeretzi partidu irabazi ditu. Horrela ba, Michael Jordanen taldea dugu faborito. ºMilwaukee Bucks eta Philadelphia Sixersen arteko kanporaketan oreka da nagusi. Bi talde hauek ezin izan dute ezer egin Chicago, Boston eta Detroiten kontra. Dena den irabazleren bat iragartzekotan Charles Barkley eta Rich Mahornen taldea izango litzateke. ºDetroit Pistons eta Atlanta Hawksek jokatuko dute beste kanporaketa. Chuck Dailyren taldeak une txarrak pasa zituen Isiah Thomas lesionaturik zegoenean, baina pixkanaka pixkanaka, iaz NBAko eraztuna lortzerakoan erakutsi zuten joko gogorra berreskuratu dute. Dominique Wilkinsek ezer gutxi egin dezake Thomas, Laimbeer, Dumars, Saley eta Mark Agirreren aurrean. ºBoston Celticsek ez luke zailtasun handirik izan behar Indiana Pacers kanporatzeko. Larry Bird, Robert Parish, Kevin Gamble, Reggie Lewis eta Brian Shaw sasoian daude eta aurtengo eraztuna lortzen ez badute urte asko pasa beharko dira berriz lortzeko, Larry Birdek saskibaloia utziko bait du. HAMASEI taldek lortu dute NBAko eraztuna eskuratzeko lehian sartzea, zortzik Mendebaldean eta beste zortzik Ekialdean. Aurreneko kanporaketa bost partidutik onenera erabakiko da, eta hiru garaipen eskuratzen dituenak egingo du aurrera, beraz. Hurrengo kanporaketak luzeagoak joango dira, zazpi partidutik onena sailkatuko bait da final erdietara, eta berdin finala jokatu arte. Portland Trail Blazers eta Boston Celtics taldeak agertzen dira, eraztunaren bila irtengo direnen artean, indartsuenak. Gainerantzekoak ere ez dira ordea nolanahikoak. {0} {1}Egiten ditugun harapaketen % 70 edo 80 hegaluzeak dira eta hortik datoz gure diru sarrera nagusiak {2} {2} {0} {1}Eguraldi txarrak eta arte pelagikoak erabiltzeak murriztu dituzte baxurako arrantzaleen harrapaketak {2} {2} {0}ERAKUSKETAK {1}.{2} AMURRIO {4}La Casona.{3} Sobietar artea. Maiatzak 5 arte. {1}.{2} ARRASATE {4}Monterron erakusgela.{3} Tere Guenetxearen keramikak. Maiatzak 1 arte. {1}.{2} ARRIGORRIAGA {4}Kultur Etxea.{3} Bizkaiko eskulangintza elkartea. Bihar arte. {1}.{2} ATARRABIA {4}Udal kultur erakustokia.{3} Miguel Goyaren pinturak. Apirilak 30 arte. {1}.{2} AZKOITIA {4}Etxebeltzeko erakustokia.{3} Miguel Zubizarretaren lanak. Apirilak 28 arte. {1}.{2} BAIONA {4}Romero galeria.{3} Mattin Partarrieu-ren pintura eta grabatuak. Apirilak 27 arte. {1}.{2} BARA¥AIN {4}Udaletxeko erakustokia.{3} Angel Rueda eta Baltasar Garc¡aren argazkiak. Apirilak 28 arte. {1}.{2} BASAURI {4}Udal Kultur Etxea.{3} Ezkerraldeko argazkilarien erakusketa Juantxu Rodrigezen omenez. Apirilaren 30a arte. {1}.{2} BILBO {4}Windsor kulturgintza.{3} Miguel Navarroren eskulturak. Maiatzak 15 arte. {4}Aritza galeria.{3} Angel Sardinaren pinturak. Maiatzak 11 arte. {4}Euskal Museoa.{3} Joxemiel Barandiaranen omenezko eraskusketa. Ekainak 2 arte. {4}Ederti galeria.{3} Daniel Fisher-en pinturak. Apirilak 30 arte. {4}Arte Ederretako Museoa.{3} Free Form, Francois Kollar eta Nadar tailerreko lanak. Apirilak 28 arte. Horrezaz gain, T.A. Steinlen-en lanak. {4}BBK erakusgela{3} (Gran V¡a 32). Juan Carlos Rom n-en pinturak. Apirilak 28 arte. {4}Vanguardia galeria.{3} Enrique Raneroren lanak. Bihar arte. {4}Montmartre.{3} Sendo Garcia Ramosen pinturak. Maiatzak 4 arte. {1}.{2} BURLATA {4}Udaletxeko Kultur Aretoan.{3} Akuarelak. Bihar arte. {1}.{2} DONOSTIA {4}Arrasate Aretoa{3} (Kutxa). Bel‚n Olaizolaren pinturak. Maiatzak 7 arte. {4}San Telmo museoa.{3} Josep Guinovart-en lanaik. Maiarzak 5 arte. {4}Artaleku{3} (Loiola). Angel Bados-en tailerra. Bihar arte. {1}.{2} EIBAR {4}Kultur Aretoa.{3} Lucas Alberdiren lanak. Apirilak 28 arte. {1}.{2} ELORRIO {4}Arriola Kultur aretoa.{3} Miguel Baratoren pintura eta eskulturak. Apiril osoan. {1}.{2} GASTEIZ {4}Trayecto galeria.{3} Miren arenzana, Sara Rosenberg, Mar¡a Seco, Manuel S iz eta Dicky Rekalderen lanak. Apiril osoan. {4}Otxanda Grafik galeria.{3} Gabriel Ramos Urangaren akuaforteak. Apirilak 30 arte. {4}San Prudencio aretoa. {3}Hologramen erakusketa. Maiatzak 3 arte. {4}Olagibel aretoa.{3} ©Gure garuna' erakusketa. Apirilak 30 arte. {4}Independencia sala.{3} Jose M¦ Salazarren lanak. Apirilak 30 arte. {4}Luis de Ajuria sala.{3} Izaskun R¡osen lanak. Apirilak 30 arte. {1}.{2} GETARIA {4}Kantrapona Aundia {3}kaleko erakusgela. Imanol Elorzaren pinturak. {1}.{2} GETXO {4}Erromoko kultur etxea.{3} Pakita Garai, Pia Garai eta L.R. Ramilaren olio eta pastelak. Apirilak 27 arte. {1}.{2} HAZPARNE {4}Jondoni Juane {3}aparkalekuko erakusketa gela. ©Euskal dantza, euskal margolari batzuen ikuspegitik'. Maiatzak 5 arte. {1}.{2} HONDARRIBIA {4}Armas plaza.{3} San Salvador, Ansoain, Ferr n eta Sagarzazuren lanak. Maiatzera arte. {1}.{2} IRU¥EA {4}Triki Traku galeria.{3} Rufo Otazuren pinturak. Maiatzak 11 arte. {4}Nafarroako Museoko arkupea.{3} I¤aki eta Josu Aurrekoetxea eta, I¤igo de Viar-en Iru¤eko Planetarioaren proiektua. Maiatzak 1 arte. {4}Gotorlekua{3} (Mixtos). Rufino Mesa eta I¤aki Zaldunbideren pinturak. Apirilak 28 arte. {4}Gotorlekua{3} (Armas). Umeentzako literatura. Apirilak 30 arte. {4}Garcia Casta¤¢n.{3} Bartolom‚ Rocaren pinturak. Apirilak 28 arte. {4}Sarasateko{3} Lankide Aurrezki Kutxako aretoan. Mari Jose Rekalderen lanak. Apirilak 28 arte. {4}Pintzel galeria.{3} Argazkiaren pintura. Maiatzak 8 arte. {4}Maiako Gaztelua.{3} Mertxe Sueskunen eskulturak. Apirilak 30 arte. {4}Maisonnve Hotela.{3} Javier Basianoren pinturak. Apirilak 30 arte. {4}Nueva Imagen fotogaleria.{3} Roland Laboyaren argazkiak. Apirilak 30 arte. {1}.{2} LIZARRA {4}Fray Diego kultur etxea.{3} Ekologiari buruzko erakusketa. Apirilak 30 arte. {1}.{2} LEIOA {4}Sakoneta Udal Kultur Biltokia.{3} Eusakl baserria. Bihar arte. {1}.{2} MUNGIA {4}Torrebillela kultur etxea. {3}Juan Ram¢n Badiolaren argazkiak. Maiatzak 15 arte. {1}.{2} SESTAO {4}Kontserbatorioko aretoa.{3} Zubiaurretarren lanak. Apirilak 29 arte. {1}.{2} TOLOSA {4}Ganadu Feria lekua.{3} Naturgaia erakusketa. {1}.{2} TUTERA {4}Kultur etxea.{3} ©Gizakia eta bere ingurugiro ekologikoa'. Apirilak 30 arte. {4}BBV galeria.{3} Jose Agustin Larra¤agaren olioak. Apirila 27 arte. {1}.{2} ZARAUTZ {4}Saenz enea kultur etxea.{3} Sendabelarren erakusketa. Maiatzak 1 arte. {1}.{2} ZORNOTZA {4}Merkatu berria.{3} Euskal Herriko otargintza eta jantzi tradizionalak. Apirilak 28 arte. {0} {1}MANU MARA¥ON EHNE SINDIKATUKO KOORDINATZAILE TEKNIKOA {2}EL DIARIO VASCO 1991-IV-23 {3}î{4}Euskal Herriko nekazaritzak kalitatean lehiatu behar du eta ez kantitateanï {0} {1}OTELO SARAIVA DE CARVALHO PORTUGAL-EKO îKRABELINEN IRAULTZAKOï LIDERRA {2}EL INDEPENDIENTE 1991-IV-23 {3}î{4}Partiduek Portugaleko gizartea zatitu egiten dutela uste dut, eta ez dut horretan parte hartu nahiï {0} {1}JAIME IGANCIO DEL BURGO NAFARROAKO PP-KO LEHENDAKARIA {2}ABC 1991-IV-23 {3}î{4}Jarrera nazionalistatik batzuk zioten bezala, Nafarroa ez da 3. mailako autonomia, Europako erregio autonomiadunen abangoardian dagoï {0} {1}JOSE ELORRIETA ELA SINDIKATUKO IDAZKARI NAGUSIA {2}EL SOL 1991-IV-23 {3}î{4}Euskadin jendea beldur da, ENSIDESA-AHV holdinga eratzean arrazoi politikoek ez ote dauden ekonomikoen gainetikï {0}. {1}Kohlen îgezurrakï {2}º{+ F 2}Helmut Kohl,{-} Alemania bateratzeko motorra izan zen, 1989. urtean posible zenik inork ezin zuen uste, eta arrazoi politikoengatik aurreratu egin behar izan zuen; ekonomi ondorio larriak sortu arren, hauteslegoari gezurra esan zion iazko abenduan hauteskunde orokorrak irabazi zituenean, eta zergak ez zituela igoko agindu zuen beroiek finantzatzeko. ºErregio mailan porrota bere partiduarentzat garrantzitsua izan arren, bere aurrekoek, {+ F 2}Adenauerrek eta Schmidtek{-}, Goiko Ganbaran gutxiengoarekin gobernatu behar izan zuten. Hala ere, Europako hauteslegoaren kezka ekonomia izaten hasi da, nazioarteko lormenak alde batera utzita. {+ F 2}Kohlek{-} frogatu du orain eta {+ F 2} Majorek{-} (poll tasa), ere kontutan izan beharko du. {3}JUAN ROLDAN|/|1991-IV-23 {0}. {1}Bala ez da sekulan errudun txarra {2}ºNeuk ere badakit Gernikako Estatutuak ez duela independentziarik ekarri. îJarraiï, HB eta antzekoek ere jakin beharko luketa 30 urtetako gerrateak ere ez duela ekarri, eta ez duela ekarriko beste horrenbeste luzaturik ere. ºEz dakigu zer lortu nahi duen bere sarraskiekin. Amnistiari bakarrik gutxitxo erizten dio. Laster hori ere ezinezko bihurtuko zaio. Dagoenekoz ez bait gaude prest, etxeratzen direnei, lehen bezala, ongi-etorriak eta omenaldiak egiteko. Eta honela jaraitzen badu, berriz, ez gara îetxeraï arazteko ere prest izango. HBk hauteskundeetan behera egiten ez badu, ETA ez da ohartuko, îamnistiaïra ere berandu helduko denik. {3}MIKEL ATXAGA|/|1991-IV-23 {0}. {1}Poliziak eta epaileak {2}ºMandoen lerroak duen konpentenzia indartsuak Äeta horren bitartez Barne MinisteritzakÄ Polizia Judizialen gainean, beraien eginkortasunaren autonomia larriki baldintza dezake delituaren ikerketan, epaile eta fiskalen alde. Egoera hori aproposa da susmoak pizteko. Nola ekidin hori, hierarkia aginteak ahalmena duenean, epaileari dagokion sumariozko eremuan soilik, ikertzen ari den guztiari buruzko informazioa eskatzeko? Eta, batez ere, nola ekidin hori, agindutako ikerketak egiten ari den polizia, hierarkiazko aginteak karguaz gabetzearekin ere zigortu dezakeenean? ºPolizia Judizialeko kideen esklusibotasun osoa eta aldaezintasuna baldintza nahitaezkoak izan beharko lirateke, delituaren ikerketa bezalako eginkizun garrantzitsua edozein kasutan egiteko, interesatutako eskusartzerik gabe eta presio posibleen aurrean eraginkortasun bermeekin. Epailearen independentzia itxura hutsa da, ikerketa autonomiarik ez badu eta bere egitekoa aurrera eramateko bitarteko eta pertsona egokirik ez badago. {3}EDITORIALA|/|1991-IV-23 {0}. {1}Kulturtelebista {2}ºEmaitza da, Zarraoak onartu zuen bezala, ETBk azken urte honetan lau teleikusleetatik bat galdu duela, gutxi gorabehera telebista pribatuen imajinak hargailu euskaldunei iritsi zitzaizkienetik. Zarraoak gogorarazi zuen gainera, ETBk oso zaila daukala Silvio Berlusconi holdingarekin kontratua berritzea, aurten amaitzen dena. Komenio horrek ETBri publizitateko dirusarrera minimoak bermatu dizkio, eta sail batzutan programazio erakargarria ere bai. Baina kulturalistei gehiago kezkatzen die integrazio soziokulturala lortzeak, îEuskadikoarengandik desberdintzekoï sinbologia ezarriz, egungo telebista-ikusleak zaindu eta berriak beraienganatzeak baino. Bertolusconirena ergelkeria iruditzen zaie. {3}RAMON MUR|/|1991-IV-23 {4}BIZKAIA {5} {2}BILBO {3} {0}Juan Madariaga Aurrekoetxea, {1}76 urte. {0}Robustiano Lopez Gomez, {1}51 urte. {0}Vicente Zapatero Garces, {1}70 urte. {0}Damasa Colodron Rivas, {1}88 urte. {0}Matilde Gonzalez Alzibar. {0}Purificacion Elisa Fernandez Tranbarria, {1}87 urte. {0}Rafael Rodriguez Oleo. {0}Arantza Gonzalez Iratxeta, {1}3 urte. {2}ERANDIO {3} {0}Antonio Martin Rodriguez. {2}MUSKIZ {3} {0}Maria Dolores Barquin Usaola, {1}65 urte. {2}ZORNOTZA {3} {0}Juan Agirre Arza, {1}59 urte. {4}GIPUZKOA {5} {2}DONOSTIA {3} {0}Jose Garcia Alvarez, {1}36 urte. {0}Pedro Mujika Barandiaran, {1}76 urte. {0}Juan Aizpeolea Mendizabal, {1}87 urte. {2}ANDOAIN {3} {0}Marcelino Garmendia Loinaz, {1}84 urte. {2}ARRASATE {3} {0}Alejandro Mendizabal Kormenzana, {1}86 urte. {2}BEASAIN {3} {0}Maria Amondarain Tolosa, {1}61 urte. {2}ERRENTERIA {3} {0}Maria Pilar Errazkin Usabiaga, {1}42 urte. {2}HERNANI {3} {0}Eugenio Conde Ruiz, {1}67 urte. {0}Jose Angel Etxebeste Minchero, {1}31 urte. {2}TOLOSA {3} {0}Segundo Calvo Lopez, {1}75 urte. {2}ZUMARRAGA {3} {0}Juvencio Araiz Perez, {1}70 urte. {4}ARABA {5} {2}GASTEIZ {3} {0}Tomas Iba¤ez de Gauna Fernandez de Retana, {1}83 urte. {0}Isolina Palencia Tadeo, {1}77 urte. {0}Roberto Iba¤ez Iturrado, {1}54 urte. {4}NAFARROA {5} {2}IRU¥EA {3} {0}Ciriaco Garralda Goiena, {1}77 urte. {0}Carmen Gil Garcia, {1}62 urte. {2}ARANO {3} {0}Victor Escudero Mitxelena, {1}59 urte. {2}BURLATA {3} {0}Benito Valenzuela Pereira, {1}82 urte. {2}FUNES {3} {0}Concepcion Irigarai Castillo, {1}73 urte. {2}CASTEJON {3} {0}Olga Romeo Bajos, {1}61 urte. {2}LIZARRA {3} {0}Bruno Gainza Ros, {1}65 urte. {2}NARBARTE {3} {0}Custodia Sukilbide Vertiz, {1}90 urte. {2}TORRES {3} {0}Miguel Zurbano Fernandez, {1}82 urte. {2}UXUE {3} {0}Felicisimo Berrade San Martin, {1}73 urte. {2}UZTARROZE {3} {0}Dionisia Marco Mayo, {1}86 urte. {4}LAPURDI {5} {2}DONIBANE LOHIZUNE {3} {0}Julienne Darrieumerlu, {1}95 urte. {2}LUKUZE-ALTZUMARTA {3} {0}Richard Gaby, {1}86 urte. {2}MIARRITZE {3} {0}Marie Daulouede, {1}85 urte. {0}Jeanne Le Deschault, {1}72 urte. {2}SARA {3} {0}Jean Txapartegi, {1}82 urte. {2}SOKOA {3} {0}Jean Teston, {1}61 urte. S {12}Jospin Ministroak Lizeotarako erreforma nagusi bat aurkeztu du {14}Frantziako hezkuntzaren oinarri den sistema guztiz aldatuko du {1} {2}N{3}apoleonek sortua, ©Estatuko elitearen formatzeko' Lizeoa, osoki aldatzeko bidean da. Arrazoi nagusietan, Europako hezkuntzari egokitzea, baina ere gazteetarik % 80 hartu nahi dituen eskolaren ©demokratizatzea'. 1992an hasiko da Bigarreneko klaseetan, 1995ean lehen ©baxo berria' izanen da. {4} {5}L. ETXEZAHARRETA|/|{6}BAIONA {7}îErantzun berdinen garaia bukatua daï zioen Lionel Jospin Hezkuntza ministroak, bere proiektu berria aurkeztean: îLizeoa ez da gehiago ez publiko berriari ez misio berriei egokituaï. Segregazioa dakarrela, kursusak desorekatuak direla eta sailak berezituak, elite batentzat pentsatua izan zela, hona atera diren arrazoietarik. Lotu behar lieke Europako beste estatuetako sistemen eragina, Frantziako ©uniformetasuna' ez bait daukate. ºîKontradikzioa dago demokrazia nahikeria orokorrarekinï zioen Jospinek. Proiektuaren ardatzak dira baccalaur‚at-batxilergoa sinpletzea, 25 posibilitateetarik 6ra joanez, baina ere ©modulo' batzuk eraikitzea. Hauetan ikasleek îlehen aldiko jakintzaren asimilatzen ikasiko dute, eta hori lehen aldiko onartua eta organizatua izanen daï. Bestalde, ordutegia arindu egingo da. {8} {9}HEZKUNTZA DEMOKRATIZATZEKO XEDEA {10} {7}Lizeotan sartuko den bakoitzarentzat ©jakintzaren balorapen bat' eginen da hasieran, ©modulo' desberdinetan banatzeko 3 ordu astean. Asteko ordutegian, lau ordu gutxiago izanen dira: 35 ordu gehienik. ©Moduloetan' hiru orduz oinarrizko gaiak landuko dira, azken urtean ©terminalean' aukera utziz. ºBatxilergoko 8 sail orokorrak 3 bilakatuko dira: L literarioa, ES ekonomiko-soziala eta S zientifikoa. Sail teknologiko 17ak ere 3tara doaz: STI zientzi teknika industrialak, STS zientzi teknika hirugarren arlokoak eta SMS, zientzi mediku sozialak. ºErreforma berri hau, beste asko baino osoagoa, 1992tik goiti aplikatzen hasiko da. Gizarteari eragin asko ekarri behar lizkioke eta 2000. urteko gazteria markatu, Unibertsitateen erreformarekin batera. {0}Mila bat poliziak gaitzestu egin dute Gaudino kanporatzea {1} {2}A.S.|/|{3}BAIONA {4}Frantses Estatuko lau eskualdetako 1.000 bat zibilezko poliziak eskaera bat izenpetu dute eta Marchand Barne ministroari bidali, Antoine Gaudino inspektorea kargutik kentzea salatzeko. Marseilako finantzia brigadako kide zen gizonezko polizia honek îL'Enquˆte impossibleï deitu liburu bat idatzi zuen. Bertan, PS alderdiaren diru baliabidez egin zuen inkestaren nekeak kontatzen dira. Justizia agintearen aldetik ez balin bazuen arazorik izan, Administrazioak Gaudino inspektorea bere kargutik bota zuen, îisiltasun eginbideari huts egiteagatikï. Erabaki hori hartu aurretik, martxoaren 14ean, Antoine Gaudino polizia Administrazioaren barne auzitegian izan zen. Egitate hau gaitzesten du bereziki, SNAPC, zibilezko polizien sindikatu nazionalak, azpimarratuz administrazioko buruzagitzaren lau ordezkariek eta epaitegi berezi horretako lehendakariak ez zutela polizia sindikatuetako ordezkarien eritzi eta bozetak kontutan hartu. ºEskaeraren sinatzaileentzat, Gaudinot kanporatzea nagusikeria egitate bat da eta polizia judizialaren menpetasunean edukitzeko nahikunde baten adierazgarri da. Beren eskaera agerian diotenez, ez dute onartuko holako xederik: îEskubideari kalte egiteak isiltasunaren egibidea garaitzen duelarik, jakingo ditugun gertakariez berri ematera deliberatuak gira. Denok Gaudino-ren parean gaude. Beraz, edo polizia judizialatik kanporatu beharko gaituzte edo administrazioak atzera egin beharko duï. {0}Aznar: îPPk PSOEko hautesle gehienak eskuratu nahi dituï {1} {3}MADRIL {4}ºJose Maria Aznar PPko lehendakariak iragarri zuen bere alderdiak PSOEko hautesle gehienak eskuratu nahi dituela. Gehiengoa lortzeko borrokatzen ari dela esan zuen, îPSOEk baino botu gehiago lortu dituelako jadanikï. Espainia zaharkitua gelditu dela eta berritze demokratikoaren bigarren zikloa ireki nahi duela esan zuen Aznarrek. ºAlberto Ruiz Gallardon Madrileko Komunitaterako PPko hautagaiak azpimarratu zuen bere alderdia PSOEren antzekoa dela eta posibilitate handiak daudela haute§sleak zentro eskuina edo zentro ezkerraren arteko aukera egiteko. Ruiz Gallardonek Joaquin Leguina lehendakaria kritikatu zuen, îpolitikari inutila da, konpetentziak ez dituelako jaso, egitan gobernatzeko tresnakï esan zuen. Madrileko boterera iristen bada kontseilaritzak, zuzendaritza nagusiak, enpresa publikoak eta behatzez aukeratutako funtzionariak gutxituko dituela iragarri zuen Siglo XXI klubean emandako hitzaldian. ºDiputatuek eta senadoreek idatziz deklaratu ahal izatea epaiketetan îastakeria izugarria da politikoki eta juridikoki eta klase politikoaren deskreditua handituko duï bere eritziz. Abortoaren Legea zabaltzearen aurka agertu zen Ruiz Gallardon îbizitza defendatu egin behar delako, Konstituzioak dioen bezalaï. Autonomien eraikuntza Espainian 2000, urtera arte luza daitekeenik ukatu egin zuen, mapa autonomikoa itxi egin behar delako Ceuta eta Melilla sartuz îhiritarren arazoak konpontzeko behar ditugun konpetentziak eskuratzeko guztiokï. {0}Espainiak ordezkaritza lortu nahi du NBEko Seguritate Kontseiluan {1} {3}NAZIO BATUAK {4}ºNazio Batuetako Seguritate Kontseiluan sartzeko, Espainia bere kandidatura prestatzen ari da. 1987ko maiatzean Espainiak esan zion mendebaleko taldeari 1993-94rako aurkeztuko zuela bere kandidatura. Oraindik ez du prestatu, baina horretan ari da. Taldeko beste hiru estatu ere lortu nahi dituzte erakundean txandaka aldatzen diren hamar postutako batera: New Zealand, Suedia eta Turkia. Beste bost partaideak iraunkorrak dira eta betorako eskubidea dute: Estatu Batuak, Soviet Batasuna, Txina, Frantzia eta Erresuma Batua. ºSeguritate Kontseiluak gero eta indar handiagoa lortu du azken urteetan, gerra hotzaren bukaerarengatik eta Golko Pertsikoko krisialdiarengatik. Estatuek interesa handiagoa dute partaide izateko eta hautagaien aurkezpenerako kontsentsua gero eta zailagoa da talde erregionalaren barruan. 1993-94erako kanpaina ere horrelakoa izango da. ºNew Zealand aurreratu egin zen joan zen hilabetean eta iragarri zien NBEko beste estatuei Kontseiluko partaide izateko aurkeztuko zela. Turkiak datozen bi hilabeteetan egingo du gauza bera eta Suedia ere aurkeztuko dela îez da sekretu batï diplomatiko suediar batek adierazi zuenez. Urtarrilean sartu ziren Belgika eta Austriaren postuak bete beharko dira epe horretan. Aukeraketa 1992ko udazkenean egingo da. ºLau hautagaien artean Espainia izan da azkena egon dena Kontseiluan (1981-82an). Aurrekoan, eta lehenengo aldiz, 1969-70ean egon zen. Espainiak emango dituen arrazoien artean izango dira Nazio Batuetako operazioetan izan duen partaidetza gero eta handiagoa: bakea irauteko Namibian, Angolan, Ertamerikan eta Mendebaleko Saharan, eta bakea lortzeko Perez de Cuellar-en taldean El Salvador-en. Nazio Batuetan bederatzigarren ordaintzailea da baita ere, garapenean eta gai sozialetan garrantzi handia du eta Hegoamerika eta Ipar Afrikarekin dituen harremanengatik zubia egiten du Europarekin. Hala ere New Zealand eta Suediak oso aurkari garrantzitsuak dira eta aukera handiak dituzte baita ere aulkia lortzeko Kontseiluan. {12}Borrell Soltxagaren alde agertu zen etxebizitzaren polemikan {14}îKutsadura informatiboaï dagoela dio eta bukatzeko garaia dela {1} {2}J{3}osep Borrell Garraio eta Herrilan ministroak arrazoia eman zion Carlos Soltxaga Ekonomia ministroari etxebizitza planaren polemikan. Zenbait gaitan îkutsadura informatiboaï egiten dela kexatu zen Borrell. {4} {5}JOXEMI SAIZAR|/|{6}DONOSTIA {7}Azpiegituretarako ministroa Kongresuan agertu zen talde sozialistaren aurrean. Soltxagak esandakoak aurrekontuaz eta sistema finantzieroaren funtzionamenduaz kezkatuta dagoen Ekonomia ministro bati dagozkionak direla esan zuen. Gobernu eta PSOEren arteko polemikari garrantzia kendu zion eta Soltxagaren jarreran itsukeririk ez dagoela uste du, herenegun Jose Maria Benegas alderdi sozialistako antolakuntza idazkariak egin zituen akusazioen aurka. ºBorrellen eritziz hausnarketa egin behar da, finantziaketak bakarrik etxebizitzaren arazoa ez duela konponduko onartzeko; alokairuaren merkatua, zoruaren ekoizpena eta garraio estrategiaren arteko koordinazioa beharrezkoa dela onartzeko. îAlderdia eta Gobernua gai izango gara elkarrekin lan egiteko, konponbidea bilatzeko etxebizitzarena bezalako gai garrantzitsu politiko batiï erantsi zuen. ºMinistroaren ustez, PSOEk bere hauteskunde programan planteatzen dituen konponbideak koherenteak dira eta koordinatuta daude Ekonomia ministroaren kezkekin îhorregatik polemikak ez du gehiago ematenï. {8} {9}ALDERDIA BENEGAS-EKIN ADOS {10} {7}Eduardo Martin Toval talde sozialistako lehendakariak, berriz, Benegaasek argitaratutako eskutitzarekin ados dagoela esan zuen. PSOEko antolakuntza idazkariak esan zuen Soltxaga itsututa zegoela alderdiaren etxebizitza planarekin. Borrellek bezala, garrantzia kendu zion eztabaidari eta îpolemika izan zen eta pasa zenï esan zuen. Pertsonalki îexekutiba federaleko partaide bezalaï Benegasekin ados dagoela berretsi zuen. Bere ustez argi dago PSOEk plan bat duela eta Gobernua ahal den egokien martxan jartzeko prest dagoela. ºJavier Solana Hezkuntza ministroak ziurtatu zuen Sevillan PSOEren asmoa, 400.000 etxebizitza eraikitzekoa, îbideragarriaï dela eta îbuelta gehiago ez zaiola eman behar gaiariï. Proiektua aurrera eramango dela uste du îdudarik gabeï. Boyerren dekretua, etxebizitzen alokairuaz, zerbait aldatuko dela uste du Solanak. ºAndaluziako Gobernuak PSOEren eskaintza babesten du, Jose Nevado bozeramaileak adierazi zuenez. Kontseiluak ez du gaia ukitu, baina Manuel Chaves lehendakariak planaren aldeko eritzia azaldu zion. Elena Flores PSOEko nazioareteko harremanetarako idazkariaren ustez ere, polemikak bukatuta egon beharko luke Benegasen eskutitzaren ondoren. {8} {9}ADIERAZPEN BATZUEN UKAPENA {10} {7}Pedro Perez Ekonomiako Estatu idazkariaren adierazpen batzuk argitaratu zituen atzo, Estatubatuetako Wall Street Journal egunkariaren edizio europarrak. Estatu idazkariak esan zuen egunkari amerikarrean PSOEren plana 400.000 etxe eraiki eta merke finantziatzeko ez dela bideragarria, 800.000 lanpostu berri sortzeko agindua bezala, baina Pedro Perez berak ukatu egin zuen hori esan zuenik. Carlos Soltxagak ere esan zuen adierazpen horiek ez zirela zuzenak. îEkonomia Ministeritza eta Gobernua lanean ari dira proiektu hori aurrera eramatekoï adierazi zuen Perezek. Wall Street Journalek dioenez, Perezek esan zuen frustrazioa sortuko lukeela horrelako plan batek. Etxebizitzaren arazoa finantziaketarena baino gehiago lurrarena dela esan zuen Pedro Perezek egunkarian. ºEtxebizitzaren arazoa, konpontzen errazenetakoa da, Jose Ramon Lasuen CDSko diputatu eta Madrileko alkatetzarako hautagaiarentzat. Lasuenek proposamen bat aurkeztu zuen Kongresuan etxebizitzaren arazoa konpontzeko, sozialisten proiektuaren alternatiba bezala. Espainiako eraikuntza enpresak Europako Elkarte barruko konpetenteenetakoak direla esan zuen. {0}Oposizioak Asanblada desegitea eskatu du {1} {3}PARISE {4}ºFrantziako oposizioak, RPR eta UDF zentro-eskuindarrek osatuta, Asanblada Nazionala desegitea eskatu zion Fran‡ois Mitterrand lehendakariari. îLegislatzeko gai den gehiengoa eta goberna dezakeen Gobernua eduki behar da berriroï adierazi zuten Charles Millon eta Bernard Pons UDF eta RPRko talde parlamentarioetako lehendakariek. ºPierre Mehaignerie talde zentristako lehendakariak esan zuen desegitea gaur egungo krisi politiko eta morala konpontzeko aukera bat dela, baina erabakia Estatuburuari dagokiola. Millon-ek Gobernu aldaketa eskatu zuen eta zehaztu zuen UDFk disolbatzeko eskubidea erabiltzeko eskatu diola Errepublikako lehendakariari, frantziarrek Estatuko etorkizuna garantizatuko duen politika erabaki eta aukeratu ahal izateko. INGURUGIROA Espainiako Epaitegi Gorenera jo du Sakanako Mankomunitateak ºSakanako autobidearen proiektua bertan behera uzteko eskaria egin dio Mankomunitateak Espainiako Auzitegi Gorenari, inguruari egingo dion kaltea konponezina izango dela pentsatzen duelako. Lehen jarritako errekurtsoa atzera bota zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak.|8| {0} {1}Eztabaida sortu duen neurria {2} {3}ºEusko Jaurlaritzako Osasun saileko ordezkariek edateko uren fluoratzea osasun neurri egoki, merke, ziur, unibertsal eta prebentziozkoa dela diote. EAEko talde ekologistak, berriz, uren fluoratzearen aurka azaltzen dira arrazoi politiko eta etiko baita osasun eta ingurugirozkoak argudiatuz. ºîUren fluoratzeak txantxarra murrizten du % 50ean gutxi gorabehera, neurri honek haur eta helduen hortz eta ahoko osasunean du eragina. Uren fluoratzea neurri unibertsala da, biztanlego guztiaren, bere maila sozioekonomikoa kontutan izan gabe, txantxarra prebenitzen du. Fluoratzeak ez ditu beste neurriak baztertzen, besteak beste, azukre birfinduen kontsumoaren murrizketa edo hortzen garbiketaï, azaldu du Mauricio Urturik. ºFluoratzeak hortz patologia murrizten duen heinean beste abantaila batzuk ere ekartzen ditu Urturiren esanetan, besteak beste, antibiotikoen kontsumo eta gaixotasunen murrizketa. ºEki talde ekologistak, bestalde, kutsakor eta arriskutsutzat jotzen du uren fluoratzea eta txantxarra prebenitzeko biderik egokiena biztanleriari hortzen garbiketa eta dieta egokia jarraitzen irakastea dela dio. Talde ekologista honetako kideen arabera, îgizabanako bakoitzak eskubidea du osasuntsu mantentzeko bideak aukeratzeko eta neurri hau inposatu egiten zaie hiritar guztieiï. ºEkik neurri honek ingurugiroan sor ditzakeen kalteak salatzen ditu, îtxorroetako ura ibai, itsasoetara doa osagai kutsakor berri bat gehituzï. Azkenik, talde honen arabera, fluorraren kontsumoak ondorio kaltegarriak sortzen ditu osasunean. {12}Edateko ura fluoratzeko neurriak EAE osora hedatzen ari da Osakidetza {14}Uren mozketak Bilboko eta Donostiako uren fluoratzea atzeratu du {1} {2}E{3}usko Jaurlaritzaren dekretu batek 30.000 hiritar baino gehiagoko poblazioak urez ornitzen dituzten enpresak kontsumo publikorako edateko ur onak fluoratze beharra zehazten du. Txantxarra ekiditzea xede duen neurria orain dela urte t'erdi martxan jarri zuten Gasteizen, bestalde, Bilbon uren fluoratze frogak hasi badituzte ere Donostian epe laburrean ekingo diote. {4} {5}G.A.|/|{6}BILBO {7}ºEuskal Autonomi Elkarteko (EAE) sare publikoko uren fluoratzeak hiritarren hortz eta ahoko osasuna bermatzea du helburu nagusi. Uren fluoratzea kontsumo publikorako edateko ur litro bakoitzeko miligramo bat fluor gehitzean datza. Fluor maila egoki dela, hau da 0,7 eta 1,2ren artean aurkitzen dela, ziurtatzeko hiru kontrol sistema ezberdin daude martxan. îFluor maila 1,2 baino haundiago izango balitz kaltegarria izango litzatekeelako eta berriz, baxuagoa, izango balitz neurriak ez lukeelako ezertarako baliokoï, azaldu du Bizkaiko Osasun Saileko zuzendaria den Gonzalo Trincadok. ºUren fluoratzeari ekin baino lehenago EAEko hiritarren hortz eta ahoko osasunaren azterketa bat egin zuten. Mauricio Urturi Hortz eta Ahoko Osasun Zerbitzuko zuzendariak aditzera eman duenez, îazterketa honetan argi gelditu zen euskal hiritarren hortz eta ahoko osasuna kaskarra dela. Era berean EAEko uren fluor maila oso baxua da, ondorioz, arrazoi bi hauengatik uren fluoratzea neurri garrantzitsu eta egokia zela iruditu zitzaigunï. ºGasteizen orain dela urtebete t›erdi AMVISAko uren plantan martxan jarri zen uren fluoratzea, îeta denbora tarte honetan sistemak oso ondo funtzionatu du, nahiz eta izandako ur mozketen ondorioz ezinezkoa izan da fluoratze jarraikor bat egitea. Dena den, ez dugu inolako kexarik jasoï, gehitu du Trincadok. ºLehortearen ondorioz izandako ur mozketak eta aztergailuetan izandako desegokipenak Bizkaiko uren fluoretzearen atzerapena ekarri dute. îBilbo Haundiko Venta Altako ur arazgailuak apirilaren hasieran ekin zien uren fluoratze frogeei, fluoratze frogak maila baxuan egiten dira. Bilboko Ur Patzuergoak sei hilabetetara luzatu du frogen epea funtzionamendu egoki bat bermatu nahian. Epe honen ondoren uren fluoratzea normal eta jarraikorrari ekingo dioteï, esan du Trincadok. ºBenta Altako ur plantak Bilbo Handiko hiritarren % 60 eta Uribe Kostako zenbait herrietan ur fluoratze maila ezberdinetako frogak hasi dituen bitartean, Galdakao, Gurutzeta eta Zallako arazkagailuetan egoera zeharo ezberdina da. îZallako obrak adjudikatu berriak izan dira eta ekainaren hasierarako frogeei ekingo diotela espero dugu. Gainontzeko bietan oraindik obrak adjudikatzeke daudeï. ºGipuzkoan, bestalde, îDonostialdea ornitzen duen A¤arbeko plantako lanak bukatuak daude, eta obrei baiezkoa eman ondoren maiatzaren hasieran fluoratze frogeekin hasiko dira. Urkuluko arazkagailuko obrak, berriz, adjudikatu gabe daudeï. ºUren fluoratzea 30.000 biztanle baino gehiago dituzten hiriak urez ornitzen dituzten enpresetara mugatzen da, hau da EAEko % 75 herritara. Gainontzeko herrietako pediatrek fluor pastilak emango dizkiete haurrei. {0}H{1}AMBURGESA {2}eta patata frijitu mordoarekin {3}eman zioten Foremani ongietorria Baltimoren, Holyfielden kontrako borrokaldi bikainaren ondotik. Orain, boxeoan jarraituko duenentz bere familiaren esku dagoela adierazi du 42 urteko gizonak, eta bere emazteak eta seme-alaba nagusiek hartzen duten erabakia mila milioi dolarrengatik ere ez duela hautsiko. Duela lau urte ringera itzultzeko izan zituen arrazoiak aipatzean, îbata Mike Tysoni pisu astunetako txapeldunaren gerrikoa kentzea izan zen, hamabi soken artean kolpeak ematen baino ez bait daki, eta ez boxeatzen. Holyfield ordea bestelakoa daï. James Baker. {0}P{1}ARRANDA{2}baten ondorenak.{3}Baxerri eta Gues andoaindarrak Donostiako La Concha ondartzan daude ©segan', entrenamenduan. Segan inoiz gutxitan ibilitakoak dira, baina batek besteak baino belar gehiago moztuko lukeela eta, apostua egin zuten pasa den larunbatean, ©parranda bizian' zebiltzala. Norgehiagoka datorren igandean jokatuko da, Goiburuko baserri bateko zelaian. Baina, demontre! Ez dela ba berdina belarretan eta hondarretan segan egitea! {0}Alzheimer sindromea sendatzeko botika berria aurkeztu da Jerusalemen {1} {3}JERUSALEM {4}ºAlzheimer sindromearen aurka erabili den SR-3 botika berriak emaitza onak eman dituela kaleratu du Yediot Ajronot Jerusalem-eko egunkariak. Gaixotasunaren jatorria azaltzen duen teoria berriaren emaitza da botika, eta teoria berriak orain artekoa ezeztatu egiten du. ºEgunkariak dioenez, orain arte onartutako teoriaren arabera, Alzheimer sindromea istilcolin elementuaren ezak sortzen du, burmuineko neuronak elkarrekin harremanetan jartzen dituen elementua da berau, eta neurona batetik bestera informazioa pasatzea ahalbidetzen du. ºBurmuinean istilcolin kantitatea gehitzen laguntzen duten botikak gaixoari ematea izan da orain arte erabilitako sistema. Shelomo Yehuda Israeleko Bar-Ilaneko Unibertsitatearen sikofarmakologia saileko buruak asmatutako teoria berriaren arabera, ordea, neurona osatzen duen elemetu batek eragiten du gaixotasuna, eta ez burmuineko neuronak elkarlotzen dituen elementuak. ºEzkutuan mantentzen da SR-3 botika berriaren konposizioa, baina naturako elementuekin egina dagoela ziurra da. {12}Galindorekin bildu eta bereganako îestimazioaï agertu dio Agirianok {14}Donostiako epaileak Galindo eta narkotrafikoari buruzko ikerketa zabalduko du {1} {2}J{3}ose Antonio Agiriano, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria Rodriguez Galindorekin bildu zen atzo Donostian. Bere îestimazioaï azaldu zion Agirianok Goardia Zibileko teniente koronelari. {4} {6}DONOSTIA {7}ºIntxaurrondoko Goardia Zibilaren kuartelean bildu zen Jose Antonio Agiriano gobernu ordezkaria Enrique Rodriguez Galindo EAEko îborroka antiterroristakoï arduradunarekin. ETAren kontrako borroka eta Goardia Zibilaren egoera Gipuzkoan izan zuten aztergai. îEgoera hobetuzï doala adierazi zuten bai Agirianok eta baita Galindo teniente koronelak ere. ºAzken honek ez zuen adierapenik egin nahi izan Luis Navajas Donostiako fiskalak burutu duen txostenari buruz. Bertan, Rodriguez Galindok eta Estatuko Segurtasun Indarretako beste hainbat kidek narkotrafikoarekin izan dezaketen erlazioa ikertu da. îAsunto honi buruz, txintik ezï izan ziren Galindoren hitzak ikerketa hauei buruz galdetu zitzaionean. ºîGalindok nire eta Gobernuaren estima du, bai profesionalki eta baita pertsonalki ereï esan zuen zentzu honetan Agiriano, Gobernu espainiarraren ordezkariak. Akusazio hauek îbidegabea eta zentzugabeaï den kanpaina baten barruan sartzen direla uste du. {8} {9}ANDREU-K IKERKETAK ZABALDU {10} {7}ºLuis Navajas fiskalak Galindori buruz zabaldu zituen dilijentziei buruz aipatzekoa da Donostiako Fernando Andreu epaileak datu hauek aztertzeko ikerketa bati ekin diola. Iturri judizialek uste dutenez, înarkotrafiko eta Galindoren banketxe kontuei buruz Navajasek agindutako ikerketa zabalduko du Andreukï. ºEz epaile honek, eta ezta Navajas fiskalak ere ez dute ikerketa hauei buruzko adierazpenik egin nahi izan. Bestalde, Goardia Zibileko komandante batek Efe agentziari adierazi zionez, Galindok îbere buruari debekatu egin dioï asunto honi buruz hitzegitea. {8} {9}îEGOERA HOBETUZ DOAï {10} {7}ETAren kontrako borrokaz hitzegiterakoan, îbaikorrago izan daitekeï esan zuen Rodriguez Galindo teniente koronelak Agirianorekin izandako bileran. îFrantziaren kolaborazioak, Espainiako poliziaren ekintzak eta ETAren barne egoerakï hobetu dute bere ustez îborroka antiterroristaren egoeraï. ºAntzeko hitzak izan zituen Jose Antonio Agirianok. Bere hitzetan, îegunero eraginkortasuna eta profesionaltasuna irabazten ari daï. Biolentzia amaitzeko bai Espainiako Gobernuak eta baita Gasteizkoak ere îahalegin guztiakï egingo dituztela ziurtatu zuen. ºXabier Albistur Donostiako alkatearekin ere bildu zen atzo Madrileko Gobernuak EAEn duen ordezkaria, eta Polizia Nazionalak Donostian duen komisaldegia ezagutu zuen. ºPoliziaren SUP sindiaktuak atzo bertan Gasteizen egindako adierazpenak ere aipagai izan zituen Jose Antonio Aragonek. Ertzanintza ETAren kontrako borrokan îerabatï inplikatu dadila eskatu zion sindiakatu honetako bozeramaleak Gasteizko Jaurlaritzari. ºSUPek euskal preso politikoen îbergizarteratzerako edozein aukera isteaï ere eskatu zuen. Agirianok ez zuen honi buruz hitzegin nahi izan, baina bai azpimarratu zuen îedozein gauzetaz hitzegin aurretik, biolentzia amaitzea beharrezkoaï dela. îHorretarako Estatuko Administrazioak eta autonomikoak ere ahalegin guztiak egingo dituguï gaineratu zuen. ------------------------------- Galindorekin bildu da Donostian Agiriano Gobernu ordezkaria Agirianok bere îestimuaï agertu zion Galindori Donostian {14}Donostiako epaileak Galindo eta narkotrafikoari buruzko ikerketa zabalduko du {14}ETAren kontrako borrokak îeraginkortasunaï irabazi duela diote biek {1} {2}J{3}ose Antonio Agiriano, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria Rodriguez Galindo Goardia Zibileko teniente koronelarekin bildu zen atzo Donostian. ETAren kontrako borrokan îeraginkortasuna eta profesionaltasunaï irabazten ari dela esaterakoan bat etorri ziren. {4} {6}DONOSTIA {7}ºIntxaurrondoko Goardia Zibilaren kuartelean bildu zen Jose Antonio Agiriano gobernu ordezkaria Enrique Rodriguez Galindo EAEko îborroka antiterroristakoï arduradunarekin. ETAren kontrako borroka eta Goardia Zibilaren egoera Gipuzkoan izan zituzten aztergai. îEgoera hobetuzï doala adierazi zuten bai Agirianok eta baita Galindo teniente koronelak ere. ºAzken honek ez zuen adierapenik egin nahi izan Luis Navajas Donostiako fiskalak burutu duen txostenari buruz. Bertan, Rodriguez Galindok eta Estatuko Segurtasun Indarretako beste hainbat kidek narkotrafikoarekin izan dezaketen erlazioa ikertu da. îAsunto honi buruz, txintik ezï izan ziren Galindoren hitzak ikerketa hauei buruz galdetu zitzaionean. ºîGalindok nire eta Gobernuaren estimazioa du, bai profesionalki eta baita pertsonalki ereï esan zuen zentzu honetan Agiriano, Gobernu espainiarraren ordezkariak. Akusazio hauek îbidegabea eta zentzugabeaï den kanpaina baten barruan sartzen direla uste du. {8} {9}ANDREUK IKERKETAK ZABALDU {10} {7}ºLuis Navajas fiskalak Galindori buruz zabaldu zituen dilijentziei buruz aipatzekoa da Donostiako Fernando Andreu epaileak datu hauek aztertzeko ikerketa bati ekin diola. Iturri judizialek uste dutenez, înarkotrafikoa eta Galindoren banketxe kontuei buruz Navajasek agindutako ikerketa zabalduko du Andreukï. ºEz epaile honek, eta ezta Navajas fiskalak ere ez dute ikerketa hauei buruzko adierazpenik egin nahi izan. Bestalde, Goardia Zibileko komandante batek Efe agentziari adierazi zionez, Galindok îbere buruari debekatu egin dioï asunto honi buruz hitzegitea. {8} {9}îEGOERA HOBETUZ DOAï {10} {7}ETAren kontrako borrokaz hitzegitean, îbaikorrago izan daitekeï esan zuen Rodriguez Galindo teniente koronelak Agirianorekin izandako bileran. îFrantziaren kolaborazioak, Espainiako poliziaren ekintzak eta ETAren barne egoerakï hobetu dute bere ustez îborroka antiterroristaren egoeraï. ºAntzeko hitzak izan zituen Jose Antonio Agirianok. Bere hitzetan, îegunero eraginkortasuna eta profesionaltasuna irabazten ari daï. Biolentzia amaitzeko bai Espainiako Gobernuak eta baita Gasteizkoak ere îahalegin guztiakï egingo dituztela ziurtatu zuen. ºXabier Albistur Donostiako alkatearekin ere bildu zen atzo Madrileko Gobernuak EAEn duen ordezkaria, eta Polizia Nazionalak Donostian duen komisaldegia ezagutu zuen. ºPoliziaren SUP sindiaktuak atzo bertan Gasteizen egindako adierazpenak ere aipagai izan zituen Jose Antonio Aragonek. Ertzaintza ETAren kontrako borrokan îerabatï inplikatu dadila eskatu zion sindiakatu honetako bozeramaleak Gasteizko Jaurlaritzari. ºSUPek euskal preso politikoen îbergizarteratzeko edozein aukera ixtekoï ere eskatu zuen. Agirianok ez zuen honi buruz hitzegin nahi izan, baina bai azpimarratu zuen îedozein gauzetaz hitzegin aurretik, biolentzia amaitzea beharrezkoaï dela. îHorretarako Estatuko Administrazioak eta autonomikoak ere ahalegin guztiak egingo dituguï gaineratu zuen. {0}GIPUZKOA {1}.{2} DONOSTIA {3}Amaia.{4} îLos intocablesï.{5} Zuz: Brian de Palmakt. Akt: Kevin Costner, Robert de Niro / 17.15 - 19.30 - 22.30. 18 gorak. {3}Astoria 1.{4} îMatrimonio de convenienciaï.{5} Zuz:Peter Weir. Akt: Gerard Depardieu, Andie McDowell / 17.30 - 20.00 - 22.45. {3}Astoria 2.{4} îMiseryï.{5} Zuz: Rob Reiner. Akt: James Cann, Kathy Bates / 17.30 - 20.00 - 22.45. 18 gorak. {3}Astoria 3.{4} îLa hoguera de las vanidadesï.{5} Zuz: Brian de Palma. Akt: Tom Hanks, Bruce Willis / 17.00 - 19.45 - 22.30. {3}Astoria 4.{4} îCyrano de Bergeracï.{5} Zuz: Jean-Paul Rappeneau. Akt: Gerard Depardieu, Anne Brochet / 17.00 - 19.45 - 22.30. {3}Astoria 5.{4} îEl misterio Von Bulowï.{5} Zuz: Barbet Schoreder. Akt: Steve Martin, Victoria Trennant / 17.15 - 19.45 - 22.30. {3}Astoria 6.{4} îComo ser mujer y no morir en el intentoï.{5} Ana Belen. Akt: Carmen Maura, Antonio Resines / 17.15 - 19.45 - 22.30. {3}Astoria 7.{4} îLa casa Rusiaï.{5} Zuz: Rob Reiner. Akt: Sean Connery, Michaele Pfeiffer / 17.30 - 20.00 - 22.45. {3}Petit Casino 1.{4} îDespertaresï. {5}Zuz: Penny Marshall. Akt: Robert De Niro, Robin Williams / 17.15 - 19.45 - 22.30. {3}Petit Casino 2.{4} îPoli de guarder¡aï.{5} Zuz: Ivan Reitman. Akt: Arnold Schwarzenegger, Penelope Ann Miller / 17.00 - 19.05. 13 gorak.{4} îInvierno en Lisboaï.{5} Zuz: Jose A. Zorrilla. Akt: Christian Vadim, Helene de St. Pere / 21.15 - 23.00. 13 gorak. {3}Petit Casino 3.{4} îComo ser mujer y no morir en el intentoï.{5} Zuz: Ana Belen. Akt: Carmen Maura, Antonio Resines / 17.00 - 19.00 - 21.00 - 23.00. {3}Principe.{4} îBailando con lobosï.{5} Zuz: Kevin Costner. Akt: Kevin Costner, Mary McDonnell / 17.00 - 21.30. {3}Antzoki Zaharra.{4} îAmantesï.{5} Zuz: Vicente Aranda. Akt: Jorge Sanz, Victoria Abril / 17.30 - 22.30. 18 gorak. Horrezaz gain, ikus zine-bideo. {3}Victoria Eugenia.{5} Ikus musika. {3}Savoy.{4} îEduardo manostijerasï.{5} Zuz: Tim Burton. Akt: Johnny Depp, Winona Ryler / 17.15 - 19.45 - 22.30. {1}.{2} ARRASATE {3}Alai.{5} Ez dago emankizunik. {1}.{2} AZPEITIA {3}Soreasu.{5} Ez dago emankizunik. {3}Zelaitxo.{5} Ez dago emankizunik. {1}.{2} BERGARA {3}Novedades.{5} Ez dago emankizunik. {1}.{2} EIBAR {3}Unzaga.{4} îPoli de guarder¡aï{5} / 19.30 - 22.15. {1}.{2} ELGOIBAR {3}Herri Antzokia.{5} Ez dago emankizunik. {1}.{2} IRUN {3}Avenida.{5} Ez dago emankizunik. {3}Bidasoa.{4} îGhostï{5} / 19.30 - 22.15. 13 gorak. {1}.{2} MUTRIKU {4}Ederrena.{5} Ez dago emankizunik. {1}.{2} ORDIZIA {3}Herri Antzokia.{5} Ez dago emankizunik. {1}.{2} O¥ATI {3}Santa Ana.{5} Ez dago emankizunik. {1}.{2} TOLOSA {3}Iparragirre.{5} Ez dago emankizunik. {1}.{2} ZARAUTZ {3}Modelo.{5} Ez dago emankizunik. {1}.{2} ZUMARRAGA {3}Itzalon.{5} Ez dago emankizunik. {3}Zelai Aristi.{5} Ez dago emankizunik. {12}AEK: îKorrikak sekulako partaidetza handiena izan du Iparraldean aurtenï {14}300.000 libera bildu ditu, aurrekoan baino 60.000 gehiago {1} {2}A{3}ntolaketa lanetan ezezik, korrika eginez ere inoiz baino partaidetza handiagoa izan du Korrika 7ak Iparraldeko probintzietan, atzo hango Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundearen (AEK) arduradunek jakin erazi zutenez. Aurten 300.000 libera jaso dituztela argitu zuten. {4} {5}JAKI LAUTRE|/|{6}BAIONA {7}ºIparraldeko AEK-k ageri baten bidez helarazi ditu duela zenbait aste iragan Korrika 7aren ondorioak. Iparraldean bere hamar urteren betetzekari îkorrika 7 bultzada eder bat izan daï antolatzaileentzat. îLorturiko herri sustenguak indarra emaiten digu aintzina segitzeko. Halaber bildu diru kopuruak hats berri bat emaiten dio gure urteko buxetariï. ºJendeen parte hartzeari buruz, Iparralde osoan 160 baino elkarte gehiagok segitu dute Korrika: hogeitazortzi eskola, ikastola, klase elebidunetako haur gazte eta irakasle, hamairu lankide talde, sindikatu eta kooperatiba, hogeitamar Herriko etxetako hautetsi horietan hamazazpi auzapez. ºDiru mailan AEK Iparraldekoa pozik agertzen da zeren îKorrika 7k marka guziak hautsi dituï. Alabaina 300.000 libera bildu ditu aintzineko Korrikan aldiz 240.000 libera bildu zituelarik. ºAzken egunaren ondorioak emateko orduan, AEK-k eskertu nahi ditu bereziki lanean aritu diren 300 pertsonak, Baionako ikastola eta auzoko batzokiak, musikalari, pilotari eta Baionako Herriko etxea. Eguraldi txarrak zonbait traba ekarri zituen ala nola î3 mila bazkarietarik heren bat baizik ez zuten zerbitzatu. Azken egunaren emaitza 70.000 liberakoa izan da. ºElkarteak geroari begira zonbait puntu azpimarratzen ditu: îfuntsezkoa da euskararen ofizialtasuna lortzea Iparraldean; AEK-k ezagutza publikoa behar du eta zor zaion diru laguntza lehenbailehen eskuratu. Alabaina, Korrikak ekarri dirua, inportantea izanik ere ez du gure egoera ekonomikoa segurtatzen eta are guttiago euskararen egoerari behar den bezala erantzuteko parada emaitenï. ºAzken puntua îbotere publikoen erantzukizuna ez da ttipia beraz eta urrats nabargarri batzuk aintzina emaiteko ezinbestekoa da haien engaiamendua uztartzea behin baino gehiagotan herri mugimenduak erakutsi nahiarekinï. ºAEK-k gogorarazten du bere hamar urteak ekainaren 9an iraganen den AEKantuzekin ospatuko dituela. F1: {2}30.000 biztanle baino gehiagoko herrietako urari jarriko zaio fluorra.{N 3}JOSE SIMAL  {12}EHUko irakasleen ustez ez dago Madrilera jo beharrik legea lan kontratuei egokitzeko {14}Hezkuntza Sailaren jarrera sozialistek zuten antzekoa dela salatu dute {1} {2}E{3}usko Jaurlaritzako Hezkuntza Sail berriaren postura îsozialistek lehen zuten bezalakotsua daï EHUko irakasle kontratatuen batzarrak atzo salatu zuenez, îgoi mailako hezkuntzaren diseinuak Estatu osoan homogeneoa izan behar duela dioelako, eta beraz Madrilen esku dagoela dioelakoï. Madrilera jo gabe, irakasle kontratatua hemengo legeek ameti dezaketela esan zuten irakasleek. {4} {5}JOXANJEL ALDAI|/|{6}DONOSTIA {7}ºFito Rodriguez irakasleak Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasle kontratatuen batzarraren izenean atzo egindako adierazpenetan Goio Monrealek, Unibertsitaterako Hezkuntz sailburuordeak esandakoak ukatu egin zituen. Monrealek, EAEk eta EHUk lan kontratua duten irakasleen auzia erabakitzeko konpetentziarik ez dutela esan zuen herenegun irakasleen ordezkariekin Gasteizen egindako bileraren ondotik. ºFito Rodriguezek nabarmendu zuenez înolako irakasle eredua nahi den LRUren 5. kapituluak arautzen du, baina lege hierarkian LRU horren gainetik daude beste batzuk, ÄLRU organikoa ez delakoÄ. Espainiako Konstituzioa garrantzitsuagoa da eta 27. artikuluaren 10. puntuan unibertsitateen izaera plurala eta autonomia nabarmentzen dituï. Artikulu horrek bidea libre uzten dio unibertsitateen autonomiari, irakasleen ustez, eta artikulu berori erabili du Galiziako Unibertsitateak zentru berriak egiteko bere erizpidea ezartzeko. ºFito Rodriguezen ustez gainera, badira EHUn irakaslego eredu propioa garatzea aurrikusten duten beste lege batzuk ere. îEAEko Estatutuaren 16. artikuluak ametitzen du irakasle gorputz bereziak sortzea. Baina horrez gainera, hor dago baita ere Euskal Funtzio Publikoaren Legea Ä2.artikuluaren 2 eta 3.puntuak eta 94.artikuluaren 1.puntuaÄ. Artikulu hauen arabera nahikoa da Eusko Jaurlaritzak dekretu bat ateratzea, eta administrazio publikoan funtzionariei dagozkien postuak eta lan kontratudunei dagozkienak zein diren zehazteaï. ºLege guzti horiek îborondatea egonez gero lan kontratua duten irakasleen eredua posible dela erakusten duï irakasle kontratatuen ustez, eta îbaliorik gabe uzten du Hezkuntz Sailak egindako balorazioaï. Aurrera egiten îhain zailaï ez dela adierazi nahi izan zuten irakasleek, îGobernuak aipatutako dekretua egitea edo EHUko klaustroak berak estatutuak aldatzea nahikoa litzateke horretarakoï. {8} {9}LAU EGUNETAN GREBA {10} {7}Atzo goizean irakasle kontratatuen batzarrak Donostian egindako bileran ukatu egin zuen Monrealen balorazioa baina gainontzean Hezkuntz Sailaren aldetik nahiko harrera ona izan zutela esan zuten. Irakasleek hiru alderdien arteko bilera eskatu zioten Jaurlaritzari Äirakasleak, Errektoretza eta JaurlaritzaÄ, baina Gobernuak ezetz esan zien. Errektoretzarekin hitz egitekotan gelditu da orain Gobernua eta hurrengo bilerara deituko dituela esan zien irakasleei. ºBien bitartean irakasleek înegoziazioa eskatzeko borrokan jarraituko dutela agindu dute eta greba deialdia egin dute apirilaren 26, maitzaren 2, 8 eta 9rako. Hilaren 13an egitekoa den klaustroaren bilera aurretik berriz, Emilio Barberaren dimisioa eskatuz sinadura bilketa egingo dute klaustrokideen artean. F1: {2}I¤aki Alegria, Arantza Urkaregi eta Fito Rodriguez iraskasleak.{N 3}CARLOS VILLAGRAN F1: {2}Beste hainbat elkarteren artean, Euskaltzaindiak egin zuen korrika. {0}Zainetatik heroina hartzen dutenen kopurua nabarmen gutxitu da EAEn {1} {3}DONOSTIA {4}ºZainetatik heroina hartzen dutenen kopurua gutxitzearen ondorioz nabarmen murriztu da xiringa salmenta Euskal Autonomi Elkartean, Osakidetzak bildutako datuen artean. Hori adierazi zuen atzo Daniel Zulaikak, HIESaren Kontrako Euskadiko Planaren arduradunak. Zulakikak, Rafaal Cerdan Osakidetzako Gipuzkoako arduraduna eta Manuel Rivero Arabako Farmazeutikoen Kolegioko lehendakariarekin batera ostiral eta larubatean Donostian egingo den ©Farmazia, HIESa eta toxikomania' sinposioa aurkeztu zuen. ºAtzo emandako datuen arabera EAEn oraindik 61.000 xiringa saltzen dira hilean, hau da 2.000 inguru egunean. Horietatik gehienak Bilbon saltzen dira Ä19.300Ä, Ezkerraldean ere asko saltzen dira Ä13.720Ä eta gutxixeago Donostialdean Ä9.530Ä. ºOsakidetzak 400 farmaziatan egin du azterketa eta duela hilabete batzuetatik Gipuzkoako zenbait lekutan izandako beherakada nabarmendu zuten atzo. Izan ere, orain lehen baino lau aldiz xiringa gutxiago saltzen dira Gipuzkoako leku horietan. ºOsakidetzako arduradunek esandakoaren arabera, xiringa salmenta jaitsi izateko arrazoien artean egon daitezke baita ere îzainetatik ez den bideetaik lehen baino gehiago hartzen dela heroina, droga bera gutxiago hartzen dela eta ordezko beste droga batzuk gehiago eta Gipuzko eskualde batzuetan Ertzaintza hasi dela laneanï. ºOstiral eta larunbatez Donostian egingo den sinposioan beste herrialde batzuek ÄHolanda eta Erresuma BatuaÄ HIESaren prebentzioan eta drogomenpekotasunen kontrolean duten esperientzia aztertuko da, besteak beste. Ihardunaldia farmazialariei zuzenduko zaie batik bat eta bertan Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko hogeitalu adituk hartuko dute parte. ºBaigorri herria hautatzen zuen Herrikoa elkarteak bere biltzar nagusi ez ohizkoaren ospatzeko joanden larunbat arratsean. Arrazoi nagusi batek bultzatu ditu Herrikoako kideak herri honen hautatzera: elkarteak eraman akzio biltze azken kanpainan, Ipar Euskal Herri osoan Baigorri izan da diru gehienenik eman duena, mila familietarik 45 akzio bildu dituzte. ºBiltzar nagusi horretan jakinarazi du elkarteak azken kanpainak eman dituen emaitzak: bost mila akzioen biltzea bazen helburua errexki gainditu du 6600 akzio bilduz. Soberakin diren 1600 akzioekin, elkarteak erabaki du Herrikoako akziodunei bakarrik idekia izanen den emendazio baten egitea. Herrikoaren kapitala 10 miliun liberetarik 10 miliun ta zortzi ehun mila liberetara iragan da. ºBiltzarre horretan elkarteko kideek agertu duten nahia izan da gehiago Euskal Herri barnean lan egitea lantegi sortzen gazteak laguntzeko. Baigorriri dagokionez proposatu dute bertako gazte talde batek inkesta bat egin dezan beren herrian aztertzeko lan iturri edo lantegi sortzeko ahalak. Bi iniziatiba berri iragarri ditu Gasteizko Jaurlaritzak ºGizarte Segurantzarako Erakundea eta Bidasoa eskualdean aurrera eramango diren ekimenak koordinatzeko lan talde bat osatzea dira Gasteizko Jaurlaritzak iragarri dituen bi iniziatiba berriak. ºMartin Auzmendi Lan sailburuak atzo adierazi zuenez, Euskal Autonomi Elkarteari îEstatuaren oinarrizko legearen garapena eta Segurantza Sozialeako ekonomiaren gestioa dagokioï. ©Dances with wolves', genozidio bati buruzko ipuin ederra ©Otsoekin dantzan' pelikula ikusi bezain laster hasi nintzen pentsatzen, pelikula bitartean abenturako irudiek harrapatuta bait nengoen, bakarrik ikusten eta aditzen nuenaz jabeta ahal izanik. Pantaila haundiak, aitortu behar da, oraindik orain mantentzen duela etxeko txikiak eman ezin duen espektakulua; honekin anitzetan, telebistarekin, loeragingarri merke bat baino ez bait duzu. ºErran dut lehenengo gezurra hasieratik, alegia, filme bitartean jadanik pentsatzen ari nintzen neuk ikusten eta ulertzen nuenak ez zuela ezer ikusirik zenbait kritiketan aipaturik izan zenarekin, ia hiru ordu bait duzu horretaz jabetzeko. Gero otu zait agian kritika hori egin zuenak ez zuela filme bera ikusi, ez dakit, baliteke. Baina erran behar da lehen eta behin espektakulu eder bat dela filme hau, benetan ikusgarria, zenbait iparramerikarrek bakarrik egiteko aukera duten ©Western-ik' hobenetarikoa. ºEta hemen hasten dira gogoetak, desagertutako irudiek buruari eragiten uzten diotenean, hain zuzen: Vietnami buruzko ©egiazko' zenbait filmetan ere pentsatzen duzun bezala, haiek bakarrik, amerikarrek, oraindik orain borroka latz haren inguruan horrelako espektakulu bat muntatzeko aukera izan dutela, ©Apolalipse Now' edo ©Ehiztaria', kasu, Vietnam herri garailearen bertsioa pelikula batean ikusteko ez dakigu zenbat itxaron behar dugun, galtzaileek, kasu hartan, eta zanpatzaileek, gehienetan, beren kontzientzia txarra munduaren aurrean zuritzen saiatzen diren artean. Eta borroka latza izan zen hura Vietnam herriarentzat, benetan! Baina hain gogorra izan zen, hain apokaliptikoa, oraindik orain, nahiz eta Vietnamdarrak garaile izan, irudien unibertsoa menperatzen jarraitzen dutenen ikuskizunari begiratzeko nahitaez beharturik gaudela. Eta azken gerran nabaria izan da beste hartan irudien eta itxuren aldetik ikasi zutela zanpatzaileek. º©Otsoekin dantzan' filmean gauza antzekorik gertatzen da, oraingo produktua hobetu dutela: hemen indioak egiazkoak dira: 200 kontratatu omen dituzte tenore honendako, sioux Dakotakoak, omaha Misourikoak eta oniera Kanadakoak; iparramerikar indioendako ©totem' animaliak ziren bufaloak pelikula honetan 3.500 egiazko ere erabili omen dituzte, orain desagertzeko zorian dira eta erreserba batean omen zeuden hauek; 625 orein larruak erabili omen dituzte indioen jantziak egiteko eta beren mokasinak bufalozko larruz egindakoak ere... ºAipagarria da batez ere aditzen dugun indioen hizkera, eta du tarte garrantzitsurik pelikulan, egiazko sioux-en mintzaira, lakotera omen dela (uler dezakeguna azpitituluen bitartez), eta horrela somatzen dira beren kezkak eta biziari buruzko zenbati gauza interesgarri, beraiek ere protagonistak izanik. Hain da horrela indio sioux lakotarrek Kevin Costner, zuzendaria eta protagonista nagusia, izendatu omen dutela beren familiako ohorezko partaide... Pelikulan somatu edo antzeman daiteke, lehenbiziko aldiz modu duin batez, iparramerikar indioen izaera zaharra genozidioaren azken ataletan (1864-...) ipuin bitxi baten bidez. Jakina, hitz edo ideia hori, genozidio, ez da bat ere agertzen, baina nolabait iragartzen da pelikula osoan eta nabaria da indioak zirela bertako jendea Western-eko muga kolonitzatzailei ireki baino lehen, militarrak beti aintzindari izanik. ºZine industrian ere, zozokeria dominatzailearen aurrean, erran daiteke gai zaharretan oraindik produktu duin eta berriren bat ÄMichael Blake-ren nobelan oinarritu filme hau, kasuÄ egin daiteela, Kevin Costner-ek frogatu duen bezala, negozio itzel horretan ate haunditik sartuz. Baina pentsatzen segitu nahi badugu, ezin gara atzendu inperioko produktu kultural bat dela, eta ironiko baino ankerra dela hori, alegia, haiek bakarrik, indioen genozidioa eragin dutenek, egin dezaketeela oraindik orain, horren inguruan, ipuin bati buruzko pelikula egiantzeko bat, genozidioaren hondarrak diren indio batzuk keinu sinboliko hori Äberen familiako ohorezko partaide zuzendaria izendatzeaÄ soilik egin dezaketen artean. ºOrain jabetu gara jadanik nola bizi diren geratzen diren indioak, turismotik eta, zenbait pelikuletan ere somatzen denez, eraikuntzan alturetako lanak egiten. Filme hau ikusi eta gero, agian beste batzuk izanen dute filmetan lan egiteko aukera hemendik aurrera, hau horren arrakastatsua suertatuz gero. Ironiak ironia. ºAzken hogei urteotan erran daiteke zinegintzan ere gauzak aldatu egin direla gutxi egin diren Westerneko filmetan indioei begira, Anthony Mann, Nicholas Ray, Arthur Penn edo Sidney Pollack-en zenbait kasutan, eta oraingoan erran behar dugu emandako marka Kevin Costner-ek gainditu duela, horrela iparramerikarrek munduaren aurrean beren itxura hobetzen saiatu, kontzientzia txarra zuritu, irudien unibertsoa, azken finean, gerran eta bakean, beraiek menperatzen dutela herri zanpatuon aurrean nolabait erakutsiaz. Baina osasuntxua da ia hiru orduz horretaz ahaztea, pelikulaz gozatuz. Gero, aretoko iluntasuna abandonatzean, hasiko zara pentsatzen seguraski. Joakin Balentzia {0} {1}îEgoera politikoak aldakorrak dira eta guk ere taktika politikoa egungo egoerara egokitu behar izan duguï, azaldu zuen Idigorasek. {2} {2} F1 {2}Mahai Nazionaleko kideak atzoko prentsaurrean.{3}JOXE F2 {0}Javier Olaberri. îXinpletasunaren bila jotzen dut nik, baina horretarako prozesu bat behar dela jakinaren gainean. Gehiegizko konplexutasunak ezerezera bideratzen du, bizitzaren edozein arlotan. Niretzat musika hizkuntza bat da, alderdi sentimentalaren eta pertsonalaren adierazpidea. Teknikari dagokionez, musika garaikidea eta tradizionalaren arteko konbinazioa bilatzen saiatzen naiz. Ez naiz nire obra tonalitate eta atonalitate kontzeptuekin nahastearen zale, nahiz eta badakidan ezinbestean jo behar dela horietara. Ez dut neure burua ez abangoardista eta ez tradizonaltzat jotzenï. AITOR GOIARROLA DEIA, 1991-4-23 îSortu dira urte hauetan idazle eta teatrogile batzu, hala nola Gillaume Irigoien bera. Baina idazle eskasia dugu, estraineko obren eskasia. Horregatik jo da itzulpenetara. ©Bordaxuri' taldeak estreinatu berria duen obraren kasua, esaterako. Zuzendariek ere, orain arte, ez dituzte ezagutzen Hegoaldean antzezten diren obrak. Izan ere, obrak moldatu egin behar dira Iparraldean emateko. Zoritxarrez, ditugun idazleen lanaz baliatzen ez dakigu. Animatzaileek ez dute sobera ezagutzen dagoen euskal teatroa. Eta hori da neure buruari egiten diodan gogoeta.ï DANIEL LANDART DEIA, 1991-4-21 îOpera ez da gaur egun ikuskari elitista bat, nahiz eta, lekuaren urritasuna dela eta, selektiboa izan beharra duen. Opera ez da diboen ahotsa bakarrik. Gauza asko batera egiten ikastea eskatzen du. Kantari dibo baten ideia izan dezakegu, pertsonaia egitea ala ez axola ez zaiona, eta ahotsari baizik erreparatzen ez dion publiko batentzat aritzen dena. Baina hori ez da horrela dagoeneko. Opera garai berrietara egokitzen ari da, eta bisualagoa da. Horrezaz gainera, gorputz adierazpena ere ezagutu behar da, eta arte dramatikoan trebatua izan. Opera erabateko ikuskaria daï. MARIA BAYO NAVARRA HOY, 1991-4-23 Bertso Astea antolatu du Hernaniko Udaletxeko Euskara Zerbitzuak, apirilaren 30tik maiatzaren 5era bitartean. Maiatzaren 5, igandean, Ere¤otzuko Ur Mia elkartean egingo den herri bazkaqrirako izena emateko epea apirilaren 30ean amaitzen da. Izena emateko, bi telefono hauetako batera deitu behar da: Udaleko euskara zerbitzua: 55 59 50; Ur Mia elkartea: 55 00 06. {0}MUSKIZ {1}n{2} Euskararen Astea hasi zen astelehenean. {3}Ikastola, Cantarrana ikastetxea, Udal Euskaltegia, AEK eta Metropoli taldeak antolatu dute Euskararen Astea Udaleko Euskara Batzordearen laguntzarekin. Astelehenean hasi eta igandera bitartean ekitaldi ugari izango dira. Gaur, Cantarrana ikastetxeko ikasleek Antton, Peru eta Magoa, Sorginen Irrintzi eta Sandaliaren Urtebetetzea, hiru lan horiek antzeztuko dituzte arratsaldeko seietatik aurrera. Ostegunean, diaporama lehiaketan irabazle gertatu ziren lanen emanalida izango da arratsaldeko seietan, eta ostiralean Euskal afaria izango da. Kukubiltxo taldeak Umeak gara eta zer? antzeztuko du larunbatean eguerdiko hamabietan, eta gaueko hamarretan kantaldia eskainiko du Oskorri taldeak San Juan pilotalekuan. Amaitzeko igandean, bizikleta irteera egingo da eguerdiko hamabietan Kultur Etxetik. Aste honetan, ikastola eta Cantarrana ikastetxetik egunero egingo dira irrati emanaldiak euskaraz. {5}n {0}BAIGORRI {1}n{2} Herrikoa elkarteak biltzar nagusi ez ohizkoa ospatzeko{3} joan zen larunbat arratsean arrazoi nagusi batek bultzatu zituen Herrikoako kideak herri hori hautatzera: elkarteak eraman akzio biltze azken kanpainan, Ipar Euskal Herri osoan Baigorri izan da diru gehien eman duena, eta mila familietatik berrogeitabost akzio bildu dituzte. Biltzar nagusi horretan jakinarazi du elkarteak azken kanpainak eman dituen emaitzak: bost mila akzio biltzea baldin bazen helburua, errazki gainditu du, 6.600 akzio bildu dira eta. Soberakin diren 1.600 akzioekin, Herrikoako akziodunei bakarrik idekia izanen den emendakin bat egitea erabaki du elkarteak. Herrikoaren kapitala 10.000.000 liberetarik 10.800.000 libera izatera iragan da. Biltzarre horretan elkarteko kideek agertu duten nahia batez ere Euskal Herrian lan egitea izan da, lantegi gazteak sortzen laguntzeko. Baigorriri dagokionez, bertako gazte talde batek inkesta bat egitea proposatu dute, beren herriko lan iturri edo lantegiak sortzeko ahalmenak aztertzeko. {5}n {0}ZUAZA {1}n{2} Baratzeko landare eta lore apaingarriei buruzko ikastaroa. {N 3}Mintegietan baratzeko landare eta lore apaingarriei buruzko ikastaroa hasiko da maiatzaren 6an. Lehen aldiz antolatu da horrelako ikastaro bat Euskal Herrian, Estatu espainiarrean Barcelona eta Zaragozan badauden arren. 8.200.000 pezeta kostako da ikastaroa, eta Arabako Diputazioko Ekonomia eta Planifikazio sailak ordainduko du guztia. Araban enpadronaturik eta abeltzantzatik bizi diren pertsonentzako izango da ikastaroa, eta gainera langabezian egotea beharrezkoa da ikastaroan parte hartzeko. Parte hartu nahi duten guztiek, Aialako Udaletxeko bulegoetan eman dezakete izena eta horretarako azken eguna gaur izango da. {5}n {0}ORIO {1}n{2} Kultur Astea ospatzen ari da Herriko Ikastola. {3}Astelehenean hasi zen Kultur Astea eta larunbatean emango zaio amaiera bertso eta txiste afariarekin. Hitzaldi eta emankizun ugari izango dira aste guztian. Gaur arratsaldeko zazpi t©erdietan eta Itsas Etxean, ©Euskal Herria lanetik festara' hitzaldia eskainiko du Javier Juanesek. Ostegunean arraunari buruzko mahaingurua izango da Itsas Etxean, gaueko bederatzietatik aurrera, eta bertan hitzegingo dutenak Jose Luis Korta eta Estanis Sarasua dira. Apirilaren 26an, ostirala, ©Uste dinat...ya lo creo' antzerkia izango da eta baita Txantxangorri haur-abesbatzaren kantaldia ere, gaueko bederatzietan Itsas Etxean. Eta Kultur Astearen azken egunean, hau da, larunbatean arratsaldeko bostetan Kakax, Kokox eta Kirriki pailazoak izango dira Ikastolan, eta gaueko bederatzietan Balea Elkartean bertso eta txiste afaria izango da Lazkao txiki, Ega¤a, Pe¤agarikano, Ma¤ukorta eta Etxeberria bertsolariekin, eta Galarraga txiste-kontalariarekin. {5}n {0}IRUN {1}n{2} Bidasoako Ingurugiroaren III Topaketarako kartel lehiaketa. {N 3}Bidasoako Ingurugiroaren III Topaketak antolatzen dituen batzordeak gogorarazi du, kartel lehiaketarako lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 26 dela. Lanak Hondarribiako Udalean, Zuloaga etxeko liburutegira aurkeztu beharko dira astelehenetik ostiralera bitartean, eguerdiko hamabietatik ordubatak arte, eta arratsaldean lauetatik zortziak arte. Lanak Irungo Udaletxeko Ingurugiro eta Ekologi zerbitzuan ere aurkeztuko daitezke. Argazkilariei gogorarazi zaie, bestalde, lanak maiatzaren 30ean eguerdiko ordubata baino lehen aurkeztu beharko dituztela. Txuri beltzean, koloretan eta diapositiban izan daitezke lanak. {5}n {0}HERNANI {1}n{2} Autobideari buruzko mahaingurua izango da gaur. {3}Biteri Kultur Etxean, arratsaldeko zazpiretatik aurrera izango da Autobideari buruzko mahaingurua, eta bertan partehartuko dute EE eta EA alderdietako ordezkariek eta baita Lurraldeako ordezkari batzuk ere. EE alderdiaren ordezkaria Juan Bautista Biurrarena izango da, EAkoa Jose A. Rekondo eta Lurraldekoa Jonan Fernandez, Bittor Aierdi eta Sabino Ormazabal izango dira. Autobidearen inguruan eztabaidatuko dute ordezkari guztiek. {5}n {0}TOLOSA {1}n{2} Hitzaldi ugari Zumardi 91, naturari buruzko ihardunaldien barne. {3}Zumardi 91 ihardunaldien barne, ostiralera bitartean mahainguru ugari izango dira. ©Zangurru bat ibaian', honi buruz hitzegingo dute Ernesto Arrondo mikologoak, Victor Muez artasikultoreak eta Jose Ramon Gonzalez Tapia biologoak. Moderatzailea Izaskun Orbegozo izango da. Asteazkenean izango den mahainguruan, Miguel Iba¤ez itsas-biologoa, Fermin Leizaola etnografoa, Rafael Treku zinegilea eta Ignacio Olaso biologoak hitzegingo dute ©arriskuan dauden gure itsas-arrainei buruz'. Moderatzailea Ernesto Arrondo izango da. Ostegunean, berriz, saiak izango da gai nagusia, eta mahainguruan partehartuko dute Jesus Elosegi hornitologoa, Rafael Treku zinegilea eta Javier Vazquez hornitologoak. Koldo Lopez izango da moderatzailea. Azkenik, ostiralean ©ilunabarrak heriotz isila' bideo emanaldia izango da, eta honen ostean izango den hitzaldian Joakin Arraio naturista eta idazleak hitzegingo du. Mahainguru guztien aurretik bideo emanaldi laburra izango da. Bideo emanaldi eta mahainguru guztiak Kultur Etxean izango dira arratsaldeko zazpi t©erdietan hasita. {5}n {0}URRETXU {1}n{2} Emakumeentzako azken hitzaldia gaur izango da. {N 3}Emakumeeientzako asteazkenero izan dira hitzaldiak, eta gaurkoa da azkena ©Emakumea eta gizarteko partaidetza' lemapean. ©Emakumearen prestakuntzarako eskolaren sorrera Urretxun', hauxe da hitzaldia eta bertan hitzegingo dutenak Urola bailarako Emakumeen Prestakuntza Eskolako arduradunak izango dira. Honetaz gain, Lurdesko Ama ikastolaren aurreskola eta OHOko ikasleen gurasoentzako izango da hitzaldia. Hezkuntzan gauza garrantzitsuena maitasuna eta diziplina omen dira, da hitzaldian eztabaidatuko den gaia. La Salle ikastetxeko aretoan, arratsaldeko zazpiak eta laurdenetan izango da berori. {5}n {0}IRURTZUN {1}n{2} Sakanako III Ibilaldi Handia egingo da igandean. {3} Iratxo Mendigoizale Elkarteak antolatua, apirilaren 28, igandean, goizeko sei t©erdietan irtengo da Irurtzundik Sakanako III Ibilaldia. Hamabi orduko trabesia izango da, Irurtzundik irten, eta Urritzola, Txurregi eta Satrustegiko mendikatetik joan, eta San Donatora igoko da. Ondoren Uharte-Arakilera jaitsi eta San Migelera igo. Hemendik Madoz, Larrazpi eta Etxeberri zeharkatu ondoren, berriro Irurtzunera itzuliz. Amaieran, afaria eskainiko die Iratxo Mendigoizale Elkarteak partehartzaile guztiei. Ibilaldian partehartzeko izenemate epea apirilaren 25, ostegunean amaituko da, eta horretarako Irurtzungo 50.03.88 telefonora deitu behar da. {5}n {0}ORKOIEN {1}n{2} ©Laguna' zentro berria inauguratu zuten atzo. {3} Gabriel Urralburu Nafarroako presidenteak atzo inauguratu zituen ©Laguna' gutxiagotuentzako zentroa eta Tasubinsaren bulegoak. Zentro horretan 160 gutxiagotuk egiten dute lan, auto eta txirrinduentzako piezen muntaketan, elektronikarako aldagailuak kontrolatzen eta abarretan, eta Telemecanica, Videcart, Seinsa, Torfinasa, Seat-Volkswagen eta antzeko enpresak ditu bezeroak. Laguna Nafarroako gutxiagotuen Adiskide eta Senideen Elkartearen (ANFAS) menpe zegoen orain arte, baina moldaketa baten ondoren, bi elkarte anonimo berri osatu ziren: Tasubinsa, lan zentruez arduratzen dena, eta Onartu. Zentruan egindako inbertsioa 222 milioi pezetakoa (11,7 milioi libera) izan da. {5}n